ZINEA: “Gure Sor lekuaren bila” dokumentala

Zinema tartean “Gure Sorlekuaren bila” dokumentala ekarri digu Ane Urkiolak. Josu Martinezek zuzendua. Euskaraz eginiko lehen filmaren bilaketan oinarritutako dokumentala dugu. Hazparne, 1956. Ikusmira handiaren erdian, Euskal Herriari buruz euskaraz egindako dokumental amateur bat (Gure Sor Lekua; André Madré, 1956)  estreinatu zen herriko zinema aretoan. Hurrengo hilabeteetan Ipar Euskal Herriko hainbat herritan, Parisen, San Franciscon edota Dakarren proiektatu arren, haren arrastoa misteriotsuki desagertu zen eta denek ahaztu egin zuten laster. Hirurogei urte beranduago, Josu Martinez zinemagilea haren bila hasi zen eta Parisen aurkitu zuen 2013an.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zer da benetan dieta osasungarri eta jasangarri bat?

ar. Urt 18 , 2022
Urtarrilaren 19an  Bidebarrieta kulturgunean galdera honi erantzungo dio Nere a Telleriak, EHUko ikerlariak.Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) esanetan, dietak jasangarriak izan daitezen, ingurumen-inpaktu txikia eragin behar dute, elikadura eta nutrizioaren segurtasuna babesten lagundu behar dute eta egungo zein geroko belaunaldiei bizimodu osasungarria izaten lagundu behar diete. Biodibertsitatea eta ekosistemak babestu […]

Honekin lotuak