LANAREN EKONOMIA: Europako diru laguntzak, autonomo faltsuak eta zahar egoitzetako egoera aztergai

Sindikal agendarekin abitu dugu saia, Aste osoko deialdien errepasoa ekarri digu Ekhi Etxebarriak. Bestetik Bilboko portuko zamaketarien galan gatazkaren testigantza ekarri izan dugu hizpide, izan ere zamaketariek lan hitzarmen baten alde greban daude. Egun hauetan zer esan handia eman duen enekuriko etxe okupatuko lagunen testigantza ekarri dugu, joan den astean, gazteek ohartarazi zuten ustez jabeak bidalitako pertsona batzuk ari zirela etxebizitzaren inguruan okupatzaileak kikildu nahian. Endika Alabost Amundarian ekonomilariak Bruselasetik jasoko diren diru laguntzen inguruko hausnarketak ekarri dizkigu “Europako diru laguntzak: business as usual” artikuluan landutakoak. Etxez etxe janaria banatzen ari diren langileen , rider izenekoak, egoera aztertu dugu Mikel Alvarez Eragin gazte prekarioen kidearekin batera. Saioa amaitzeko Argia astekariko Onintza Iruretak zahar etxeetan bizi den egoeraren inguruan argitaratutako artikulua komentatu digu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bertso saio musikatuarekin abiatuko da Kopla barik jaialdia

ol. Urr 23 , 2020
Bertsozale Elkarteak bertan behera utzi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Baina plaza bertso betetzeko asmo du Kopla Barik bertso zirkuitua antolatu du. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eman du. Udazkenean zen jokatzekoa Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, baina, osasun krisiaren ondorioz baldintza egokietan egiteko zailtasunak izango zirela ikusirik, elkarte antolatzaileak bertan behera uztea erabaki du. […]

Honekin lotuak