Aste Nagusia gero eta hurbilago dago. Horren lekuko, gaur, astelehenean, Aste Nagusiko Hiri krosean parte hartzeko izen ematea zabaldu da. XXIII. Hiri Krosea Abzutuaren 23an izango da, ohiko den moduan ostiralarekin, Aste Nagusiko barikuan, 17:00etatik aurrera. Ohi bezala, konpartsek aurretik irekiko dute izen-ematea, Internetez soilik. Hala, gaur goizean inskripzioa betetzeko […]
Gaurko irrati tartean fikziora jo dugu, Sexologia atalean telesail baten inguruan mintzatuko gara, Amaia Urrejola batu zaigu. Netflixen ‘Sex Education’ komediak harrera beroa izan du; nerabeen sexu hastapenak kontatzen ditu, institutu giroan: Ikusi ez baduzue kokatu dezagun telesaila: Otis, 16 urteko mutil gaztea, birjina da, eta fobia dio masturbatzeari. Ama, […]
El gegant del Pi ara balla ara balla, el gegant del Pi ara balla pel camí. En Ramon Llull ara viatja ara viatja, en Ramon Llull ara viatja pel Marenostrum. En Josep Maria Sala-Valldaura ara escriu ara escriu, en Josep Maria Sala-Valldaura ara escriu pels Països Catalans. https://bilbohiria.com/docs2/2019/demicaenmica/190509-demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Anjel Lertxundiren ‘Otto Pette’ eleberriaren gaineko jardunaldiak eta irakurraldi jarraitua egingo dute.1994. urtean argitaratu zuen Lertxundik ‘Otto Pette’. Obra honetan, Edi Aroko fikzio bat aurkezten du idazleak, non Otto Pette pertsonaia nagusiak arrotz baten bisita jasoko duen: ezegonkortasuna ekarriko du arrotzak Otto Petteren bizitzara, bere etxean […]
Aste honetan eskolan, familia eredu ezberdinen gaia landu dute Hodei eta Lurrek. Beraien gelan ere familia ezberdinak daudela konturatu dira. Zure familia nolakoa da? https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/190530_gaurezdagoeskolarik_familiak.mp3 Deskargatu hemen.
Lanaren ekonomia saioan hiru gai izan dituzte hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariak. Saioa haste igandeko hauteskundeen ondorengo ezkerreko politika ekonomikoak aztertu ditu Jon Berbat Zubirik. Memoria ariketa ekarri du Endika Alabort Amundarainek Ezaguna da 1936ko uztailaren 18an ezarritako erregimen soziopolitikoak genozidioa eragin zuela Espainiako Erresuman; hala […]
Gaurko urrezko kantua Chicagotik datorkigu The Chi-Lites taldearen eskutik. R’N’B talde honek 1972an grabatu zuen Oh Girl izeneko kantua. Gero beste bi kantu ere entzun ditugu The Chi-Litesek grabatutakoak: Have You Seen Her eta (For God’s Sake) Give More Power to the People. La Polla Records itzuli dira eta Evaristori […]
Maiatzaren 25ean Bizkaiko bertsolari gazteek hitzordua izan zuten Abadiñoko probalekuan. Zortzikotea taulagainean, Etxahun Lekueren aginduetara. Bizkaiko eskolarteko txapelketaren finala estu joan zen, eta, bertso puntuagarriak kantatuta, buruz burukora heldu ziren Maite Sarasola eta Bittor Altube. Deustuar gazteak bertan bota zituen alerik ederrenak eta etxera eraman zuen Juan Mari Areitio bertsolariak […]
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Maiatzaren 26 hauteskundeen inguruko erreportaje zabala egin dute. Udal hauteskundeak, foru hauteskundeak eta Europako parlamentuko hauteskundeen emaitzak aztertu dituzte. Modou Faye “Beltxa”-ri eginiko elkarrizketa komentatu digu, Iruñeko EH Bilduren zerrendetan zihoan, baina koalizioari ez zioten utzi […]
“Ezagutu Oinez” izenburupean, ekainean zehar Olabeaga ezagutzeko bisita gidatua antolatu ditu Bilbao Izan udal programak. Auzoaren idiosinkrasia, historia eta garapena erakustea da bisitaren helburua. Itsasadar Museoan abiatuta, auzoaren azken aldiko historia, bitxikeriak eta ondarea ezagutzeko. Bilboko “Norvegia” izenez ezagutzen den Olabeaga, 1890era arte Abandoko elizatea osatzen zuten zortzi auzoetako bat zen. […]
