Astero bezala, lanaren ekonomia izan dute aztergai Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak. Osakidetzako langile eta ESK sindikatuko militante Imanol Rodríguez izan dute gonbidatu.  Osakidetzako enplegu publikoaren eskaintza irregulartasunetik haratago jardun dute. Ondoren Estatu Mailako Negoziazio Kolektiboari buruzko hitzarmena aztertu dute sakon. https://bilbohiria.com/docs2/2018/lanaren%20ekonomia/180629_Lanarenekonomia_11_Osakidetza.mp3 Deskargatu hemen.

Seny esaten dabe katalanez. Guk sena. Jorja hamalau urtez hasi zen euskara ikasten Bartzelonan bizi zela eta hamabost urterekin lehenengoz Euskal Herrira etorri 1970ean, euskara praktikatzen, hain gogoz harrapatu zuen kontuak! Eta hamazazpi urterekin, lagunak eta maitasuna tarteko, bertara mudatu zen. Pasadizo ugari bizi izandakoa Jorja, elkarrizketak ere toki askotara […]

Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariak. Azaletik abiatu dugu errepasoa, “Hilko gaituen gerrarik ez, zapalduko gaituen bakerik ez”,  Ander Perezek Kolonbiako hauteskundeen osteko egoeraz egin duen erreportajeari eraman dute azalera. Afganistango 40 urteko gerra amaiezinak 10 eguneko bake aldi bitxia ezagutu du ekainean eta horren erreportajea idatzi […]

Urtero EHGAMek ematen dituen Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak eman ditu  LGTB+ Harrotasunaren egunarekin bat eginez. Urrezko Hirukia Dimension publizitate agentzia donostiarrak jaso du,  hainbat kanpaina asmatu izanagatik, euskal gizartearen askotarikotasuna islatzen den, baita esparru afektibo sexualean. Maite Anasagastik jaso du saria, pozez. Trapuzko Espartina saria   aldiz Espainiar judikatura […]

Entre axenda cultural, foliadas e froilanadas onte pechamos a segunda tempada de Ireki Gaiola en Bilbo Hiria Irratia. Comezamos o programa hoxe coa noticia da morte do escritor Xabier P. Docampo, con Ana, dende O Porriño, e comezan tamén os festivais (O son do Camiño, de Jazz en Vigo, festas […]

175 kartel aurkeztu dituzte Bilboko jaien irudia izateko lehiaketara eta finalistak “Nola soinu halan zeinu”, “Zazpi bikote”, “Denok bat”, “Disfrutarás de las fiestas y respetarás las del prójimo como si fueran tuyas”, “Pinjaia” eta “Rock Stars (strike a pose)” dira.  Bilboko Udalak Aste Nagusiko kartela aukeratzeko prozesuan herritarren parte-hartzea indartu […]

Ekialde hurbileko gakoak irrati tartean Iñaki Urrestarazuk Siria eta Kurdistan izan ditu aztergai orain arte.  Seigarren atal honetan Siriako kurduen arazoa landu du, Turkiako kurduen egoera kontuan hartzea ezinbestekoa da, hala ere, Siriakoa azaldu ahal izateko. PKKren bilakaera politikoa aztertu du lehenik, Siriako YPGrengan eragin zuzena duelako, eta AEBekin egun […]

Tomiris. Mendeku zilegi baten istorioa izeneko antzezlana entrenatu berri du ATX teatroak. Indarkeria matxista hartu dute ardatz antzezlanerako. “Zilegizko mendekuari” buruzko obra da, formatu txikikoa; indarkeria matxistan ardaztuta, errealitatea eta fikzioa uztartzen ditu. Iñaki Ziarrustak sorturiko antzerki taldearen lanaren emaitza da, bera aktore bakarra duen obra. Gordin bezain sentsuala, erreala […]

Gaurkoan Oier Gorosabel sukarran inguruan mintzatu zaigu. Beharbada sukarra da etxean erabil dezakegun terapia fisikorik indartsuena. Interesgarria da sukarraren zantzu goiztiarrak ezagutzen ikastea: tenperaturak hamarren gutxi batzuk igotzean, hotzikarak sentitzen ditugu. Horrez gain, azala eta giharrak hipersentikor daudela igar dezakegu; hau da, min leun batekin bezala. Buruko kongestioa edo begiak […]

Ekainaren 28 Bizkaiko koordinakundeak ekainaren 28ko ekitaldiak aurkeztu ditu, LGTB+ kolektiboaren harrotasunaren egunaren harira. Bilbon gay harrotasunaren lehenengo manifestazioa egin zeneko 40. urteurrena beteko da aurten eta hori gogora ekarri nahi izan dute bestetik  E28 koordinadorak  LGTB+ aktibismoan dabiltzan emakumeak gogoratu nahi ditu. Urteotan guztiotan emakumeek egin dute  borroka  eskertu […]