MUSIBLA #45: Beach House, Buffalo, Speedy Ortiz, Xabier Montoia, Sondre Lerche Dominique A eta Emilie Simon

Saio honetako lehenengo gonbidatua Beach House izango da, euren azken diskotik (7) ateratako kantu pare batekin. Dream pop jorratzen duen talde honek atmosfera beteak sortzen trebea dela ikusiko duzue. Atmosfera beteekin jaraitzeko Zarautzetik datorren Buffalo taldea ekarri dugu. Ander eta Joanes Ederrak eta David Gorospek osatzen duten taldeak Zinematik diskoa atera zuten duela urte pare bat eta 1981 album berriaren aurrerapen kantua ere ekarriko dugu gaurko saiora. Speedy Ortizen ostean Xabier Montoiaren Gorraizea disko liluragarriarekin jarraituko dugu, Musibla honetan benetan estimatzen dugun diskoa. Sondre Lerche norvegiarraren 2007ko Phantom Punch diskoa ere berreskuratu dugu bi kantu jartzeko eta amaiera frantzesa, Dominique A eta Emilie Simon hurrenez hurren.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POEMA BAT KANTATU DIZUT: "Errota zahar" (Juan Mari Lekuona / Lurdes Iriondo)

ar. Urr 30 , 2018
Juan Mari Lekuona modernoena abiatu zuen Ilargiaren eskolan liburuan lehenengoz aztertu zen gurean errealitatea hausnarketa estetiko gisa. Errealitatea, gainera, emakumearen gorputzak ordezkatzen du: behakoaren zorrotza irudi surrealistek gozatzen dute, eta poetak beti zaindu duen esanaren dotoreziak areagotu besterik egiten ez duen sentsualismo batek darama gogoeta. Berebiziko saio honen jarraipen osatuagoa […]

Honekin lotuak