Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariak. Azaletik abiatu dugu errepasoa, 1978ko San Ferminetako gertakarien inguruko erreportajea eraman dute azalera. 40 urte geroago, Iruñeko Udalaren enkarguz aditu talde batek egindako txostenak argi utzi du: eskarmentua izan zen, zigorgabetasunak estalitako gizateriaren kontrako krimena. Bestetik Sara Majarenas eta Felix Arrietarekin […]

Mugimenduaz ohartzen ikasteak hobetu egiten ditu ezgaitasuna duten pertsonen gorputz oreka eta adimen mugikortasuna, UPV/EHUko Fisiologia Sailean egin eta Jon Irazusta doktoreak zuzendutako ikerketa baten arabera. Ikertaldeak, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetzan jardunez, azken sei hilean Lantegi Batuak enpresako 32 langilek (21 gizonezkok eta 11 emakumezkok) azken sei […]

Gaurko saioan Kalakan taldeko Jamixele izan dugu bide lagun Uda honetan esku tartean dituzten proiektuak izan ditugu mintzagai. Donibaneko jaietan aurkeztutako Musikaz ikuskizuna aurkeztu digu. Kalakan, L’Incontro, Itziar Barredo, Iñaki Salvadorrek elkarrekin emandako ikuskizuna da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/piperpolis/180703pipe_Kalakan_Ene%20Kantak.mp3 Deskargatu hemen.

Kaixo entzule. Nacho Vegasek bere bakarkako bideari ekin baino lehen, Ramon Lluís Bande poetarekin batera proiektu bitxi bat grabatu zuen asturieraz, Diariu izenekoa. Gaurko saiora ekarri dugu elkarlan horrek eman zituen bi diskoen lagin txiki bat. Jaraian, Mallorcako Antonia Font taldearen Batiscafo Katiuscas disko gogoangarritik ateratako bi abesti programatu ditugu. […]

Esnekiak esnea osagai nagusitzat hartuz ekoizten diren janariak dira. eguneroko elikagaietan ezinbestekoak dira. Zein nutrizio ezaugarri dituzte. Adin batetik aurrera beharrezkoak dira. Kaltegarriak. Esnekien inguruan  mintzatu gara On ekin nutrizioko lagunekin. https://bilbohiria.com/docs2/2018/osasuna/On%20ekin_09_Esnekiak.mp3 Deskargatu hemen.

Elkartasuna nagusi azken egunetan Bilbora heldu diren migratzaileentzat,  bidean edo trantsituan dauden pertsonekin. Ongi etorri errefuxiatuak Instituzioen erantzun eza salatu dute sare sozialetan, eta antolatu eta migratzaileei lo egiteko lekua eta jana banatzen dihardute egun hauetan. Azken asteetan gora egin du bidean dabiltzan migratzaileen kopurua gurean eta aurreko astetik talde […]

Tabernariak bere ohiko bezeroak biltzen ditu, kaña bat ondo botatzeko instrukzioak emateko aitzakiarekin. Mikel Martinez aktorearen hitzetan hainbat gai eta istorio ekarriko dizkigu.  Tabernaria bakarrizketa Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu du eta, Mikel Martinezek aktore lanak egiten ditu. Baina bakarrizketa aurrera joan ahala, gure tabernariak beste kontu batzuetaz hitz egingo […]

Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoarekin orgasmoaz mintzatu gara, eta batez ere orgasmo ezaz. Orgasmoa Giza erantzun sexualaren aldia, non plazer psikofisiologikorik altuena gertatzen  baita. Erreflexu automatikoa da orgasmoa,  badakigu zein baldintza eman behar diren horra heltzeko. Gizonek, orgasmoarekin batera, ia beti eiakulatu egiten dute. Gertatzen ez denean izaten dugu, orgasmo […]