Aste honetan Bilboko Manga Azokara mugitzen gara birtualki, japoniako berriak ekartzeko, besteak beste. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean257.mp3 Deskargatu hemen.

Datorren  astelehenean hasiko da Bilboko Kalealdia, kaleko arte eszenikoen jaialdia. XIV. aldia izango du, eta, orotara, kaleko arte eszenikoetan erreferente diren 26 konpainiak beren lanak erakutsiko dituzte. Kaleko antzerkia, zirkua, clown-a, txotxongiloak, kabareta eta dantza ikusi ahalko dira kalean, 65 ikuskizunetan. Euskal konpainien artean, maia Elizaran, Ertza, Ganso & Cía, […]

Batzuetan kantuek denbora gutxian lortzen dute urrezko domina. Berri Txarrak-ekoek grabazioz grabazio hobekuntza eta beti aurrera. Infrasoinuak pasa den udazkenean kaleratu zuten baina gaurko urrezko kantua bertatik atera dugu. Spoiler izeneko abestia. Gero Katedral bat ere entzun dugu. Bide horretatik, Gorka Urbizu tartean dabilen Peiremans ekarri eta taldearen hiru kantu […]

Haurren kontrako sexu indarkeriaren aurrean inpunitaterik ez lelopean, manifestaziora deitu du Haurren Kontrako Indarkeriarik Ez plataformak iganderako. Algortan egingo dute protesta, eta 13:00etan abiatuko da, Telletxe plazatik. Indarkeria matxista hau ikustarazteko unea ere iritzi dela aldarrikatu dute eta datuak ere mahai gainean jarri dituzte. Honen inguruan berba egiteko Josebe Iturriotz […]

Gaurko saioan bi gaia izan dituzte hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Reyk. ESK sindikatuko kongresuan landutako bi ponentzia ekarri dizkigute. Euskal Herri penintsularraren egoera ekonomikoa Errezesio Handiaren garaian eta esplotazio kapitalista eredu berriak. Esplotazioa, kapitalismoaren izaeraren bilakaera garaikidea aztertu dute. Soldaten beherakada eta esplotazioaren aurpegi berri eta […]

Gauza on guztiek akabera behar omen, eta gure POTTO saioarenak ere egin du (ikasturte honetan, behintzat). Hauxe saioa duzue 2017-18 ikasturteak duen azkena, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak opor-egunak eta atsedena behar dute, eta urrian bueltatuko dira mikrofonoetatik uhinak bertso-kantuekin astintzera. Azken saio honetan, ekainaren 9an, Saran jokatu eta Gorka […]

Gaurkoan Handicap taldea ezagutzeko aukera izan dugu, Itxaropena elkartearen inguruan sortutako proiektua dugu. Itxaropena elkartea Gasteizen kokatuta dago eta ikusmen urriko pertsonekin lan egiten dute, hainbat proiektu dituzte martxan.  Taldeko bateria joleak, Jon Larrañagak kontatu digu taldearen ibilbidea. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180621_Handicap_taldea.mp3 Deskargatu hemen.

Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu ostegunero bezala, Lander Arbelaitzekin batera. Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko Iruñean izandako manifestazioa eraman dute azalera gai nagusi bezala. Peio Zubiriak Kanadan marihuana legalizazioaren inguruko erreportajea ekarri digu eta bukatzeko Usopop jaialdiaren 10 edizioaren inguruan jardun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180621_Argia_lander.mp3 Deskargatu hemen.  

Mugarik Gabek argitaratu duen “Hedabideen papera indarkeria matxisten aurrean, Informazioa ala desinformazioa? ” ikerketa lana aurkeztu du. 5 hilabetetan zehar idatzizko 5 hedabide aztertu eta gero ikerketa bat argitaratu dute Mugarik gabe eta Pikara Magazinak, gaur kazetariekin batera ikerketa aurkeztu eta konpartitu dute.  Komunikabideek egindako praktika onak azaldu, eta hedabideentzako […]