Maiatzaren 23an, asteazkena, 18:00etan, Food Coop dokumentala proiektatuko dute Bilborock-en. Labore, REAS Euskadi, Bizilur, Kidekoop, EHKolektiboa, Mugarik Gabe, Elkarcredit eta “Desazkunde eta bizitze ona Sarea” elkarteetako kideok antolatutako ekitaldian  dokumentalaren emanaldiaz gain, mahi ingurua eta solasaldia egongo dira, Euskal Herrian martxan dauden antzeko proiektuak aurkezteko. Bizilurreko Mirenek ekimenaren berri eman […]

Julio Urkixo Ibarra deustuar idazle eta euskalariaren figura ekarri digu gogora Xamarrek gaurkoan. Familia aristokrata batean jaio zen, Urkixoko kondearena. Jose Maria anaia politikaria eta La Gaceta del Norte egunkariaren sortzaileetako bat izan zen. Resurreccion Maria Azkuek hizkuntzalaritzarekiko zaletasuna piztu zion. Hasieran volapük hizkuntza ikasi bazuen ere, (Konils Volapükik ipuin […]

The Black Crowes taldea 1990ean sortu zen. Euren eskutik ekarri dugu gaurko urrezko kantua, Hard to Handle. Kantu hau taldearen lehendabiziko grabazioan zegoen eta George Drakoulias-ek ekoitzi zuen. Stephen Stills eta Chris Hillman-ek 1971n Manassas zazpikotea sortu zuten, rock’n’roll, latin, blues, bluegrass eta abarreko eremuetatik hartu zituzten elikagaiak. Bi disko […]

Larunbatean, hilak 19, trikitiarekin dantzatzeko, abesteko eta gozatzeko aukera izango da Done Petri plazan, Deustuko lehenengo Triki Jaialdian. Ibon Urrutiak eman dizkigu egunaren xehetasunak. Egun osoko egitaraua prestatu dute Herriko Tabernako lagunek Bihotz Alai eta Mikeldi dantza taldeekin eta Deustuko Jai Batzordearekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180518-trikieguna-ibonurrutia.mp3 Deskargatu hemen.

Langabezia, soldata eskasak, kaleratzeak, lan partzialak, intermitenteak… Sarritan aipatzen dugu enpleguaren krisia, baina nola konpondu ahal den asmatu beharko genuke hurrengo urteetan, ezin dugu onartu gero eta kaskarragoa izango dela egoera, ez daudela irtenbiderik. Lan denbora gutxitzeko politikak dira irtenbide egokia, gaur aztertuko duguna.”34 horas, vivir, conciliar, trabajar”, Nacho Álvarez […]

David Harper izeneko ikertzaileak zenbait ahaterekin laborategiko saio bat egin zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Ahateek janaria bilatzeko orduan zer-nolako portaera agertzen zuten aztertu nahi zuen berak eta, horretan ziharduelarik, gauza bitxi batez ohartu zen: lortutako emaitza bat zetorren erabat joko teoriaren emaitzekin. Hau esanda, hizpidea jarriko diogu Josu Donceli; bai, berari galdetuko […]

Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko Elorrio eta Getxoko saioak aztertu dituzte Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak.Zapatuan Elorrion jokatutako kanporaketa-saioan Ander Elortegi izan zen garaile, Aitor Esteban “Garrote” POTOJORRANkidearen aurretik. Getxon, berriz, saio bikoitza izan zen: goizean, Peio Ormazabal arrigorriagarrak bildu zuen punturik gehien, eta saio horretan, seigarren geratuta ere, lan ederra […]

Bizkaiko Dantzari Egunean 80 taldetako dantzariak batuko dira Kale Nagusian. Plaza Biribila eta Moyua plaza bitartean adin guztietako 3.500 bat dantzari ikusteko aukera izango da. 10:00etan elkartuko dira Areatzan dantzariak, azken ikutuak eman ostean, 11:00etan kalejiran Plaza Biribilerantz abiatzeko. Errepertorio klasikoa prestatu dute: Dantzari Dantza, Gipuzkoako Dantzak, Txulalai eta Joko Dantzak, Ibarzabaleko […]

Gaur aurkeztu dute Ertibil Bizkaia ikus arteen erakusketa ibiltariaren hogeita hamaseigarrren edizioa Bilboko Rekalde aretoan. Erakusketak indarra hartzen ari diren hemezortzi artistaren obrak bilduko ditu. Gaurtik eta uztailaren 1era arte izango da ikusgai Recalde Aretoan. Hortik aurrera erakusketa ibiltari bihurtuko da. Aurten,  berrikuntza modura, Maria Muriedas Diez, Izaro Ieregi eta Maider […]