Baserriko uzta ekimenak udaberriko zita Urduñako Santa Klara baserrian ospatuko du larunbatean. Nekazaritza ekologikoa eta musika uztartzen dituen ekimenaren bigarren edizioa izango da. Santa klara baserrian bertako eguneroko jarduna ezagutu, bertoko produktuekin bazkaldu eta Rafa Rueda zuzenean entzuteko aukera izango da. Oier Aranzabalek ekimenaren nondik norakoak ekarri dizkigu. Santa Klara […]

Oso barneratua dugu hazkundearen mitoa, hots, hazkunde ekonomiko mugagabea sustatu, ondo bizi ahal izateko. Baina errealitatean Ama Lurrak ematen dizkigun baliabideei loturik bizi gara… eta horiek ez dira mugagabeak. Desazkundearen utopia bere barnena atal asko ditu kontzeptu obus edo lehergarri bat, proposamen politiko-sozialak eta  eguneroko praktikan manifestatzen den mugimendu soziala. […]

Ekialde Hurbileko gakoak irrati tartean Iñaki Urrestarazuk Siriako gerraz jardun du. Siriako gerra nola izan den prestatua aldez aurretik inperialismoaren aldetik eta froga ugari daudela azaldu digu. Udaberri arabiarrak azaldu ditu Urrestarazuk, alegia, Siriako “demokraziaren aldeko matxinadak” direlakoak Libiako “gidoia” (bonbardaketaren bidea) jarraitzeko prestatu zituztela AEBek eta Saudi Arabiak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180516_EkialdeHurbilekogakoak03.mp3 […]

1937ko ekainean Artxanda faxismoaren aurkako azken lubakia bilakatu zen. Ehunka lagun hil ziren Bilbo defendatzen. Gerra garaileek laster batean altxatu zuten mendi gainean haien hildakoen omenezko monumentua, Agirletako gurutzea. 81 urte geroago, Bilboko Udalak eraitsi egingo du. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180515_Gomutan_43.mp3 Deskargatu hemen.

Ostiralean La taller aretoan “Ride the Lightning” deituriko erakusketa irekiko du. Margoak, collage-ak, zeramika eta euskarri digitalak uztartzen ditu Raisa Alavak bere sorkuntza prozesuan. Gainera La tallerren grabatuak ere jarriko ditu. “Ride the Lightning” Metallica taldeak 1984ean argitaratu zuen diskoaren izenburua jarri dio erakusketari, prestaketa lanetan disko hori entzuten zegoen […]

Galdera honi erantzun diote Agurtzane Azcaray eta Marta Kopinska hizkuntzalari ikerlariak. Pint of Science jardunaldian barruan emandako hitzaldian izan gara. Europar herrialde gehienetan derrigorrezkoa da beste hizkuntza bat ikastea, nahiz eta herrialde bera eleanitza izan. Baina nolakoa da bigarren, atzerriko hizkuntza baten ikaste-prozesua? Hitzaldi honetan horrelako prozesuetan eragina daukaten faktore […]

“Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen Burujabetzara!” hori da Emakumeon mundu martxaren XI. Nazioarteko topaketei harrera egiteko hautatu duten leloa. Udazkenean, urriaren 22tik 28ra, lehenengo Bilbon izango da Nazioarteko topaketa. Emakumeon mundu martxa lau eremutan lan egingo du, sisteman arteko indarkeria, bizitzaren iraunkortasuna, gorputza eta sexualitateak eta sarean […]

Maiatzak 27an Santurtzin ospatuko da Ibilaldia. Aurten Bihotz Gaztea ikastolak antolatu du. Festaren eguneko egitarau eta ibilbidea aurkeztu dute. Santurtziko herriaz gozatzeko aukera eman nahi du aurtengo ibilaldiak. Jaia herrian kokatu dute osotasunean. Bihotz Gaztea ikastolako zuzendariak , Andone Ruizek urte osoan egindako lanen inguruko azalpenak ekarri dizkigu. Aurten ibilaldiak […]