AUZOZ AUZO: Indautxuko eguneko saio berezia entzungai

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egin dugu Indautxu plazatik , 12:00etatik 14:00etara.  Ostiralean eta larunbatean Indautxu eguna ospatuko dute. Bigarren urtea du ekimenak eta giroa ekarriko dugu irratira. Duela urte eta erdi Indautxuko jai batzordea  osatu zen  helburu argiarekin, indautxutar guztiok batuko dituen egun bat aldarrikatzea, giro herrikoian eta parte-hartzailean. Lehenengo gonbidatua Unai Guillen Jai Batzordeko kidea izan da.

Gazteak ere protagonista Indautxun. Duela urte batzuk hausnarketa baten ostean sortu zen Indautxuko Gazte Asanblada, Idoia Fernandez eta Eneko Eguskitzak gazteen kezka eta erronkak ekarri dizkigute. Espazioaren pribatizazioa eta espazioa falta dutela nabarmendu dute.

Saioan zehar hainbat talderen hitzak batuko ditugu Zirgariak gazte talde feminista izan da gurean. Duela lau urte sortutako taldea da, Ainhoa eta Eneritz izan dira gurean. Unamuno institutuan sortu zuten taldea, kezka batetik. Feminismoa landu nahi zuten gazteak bildu eta lanean jarri ziren. Zirgariak izena jarri zioten taldeari, antzina emakumeek egiten zuten zama lana gogora ekarriz.

Indautxuko Eskaut taldeko kideekin hitz egin dugu. Indautxuko Eskautak 1979an sortu zen 8 urtetik 18 urtetarako umeak hezten aisialdian, helburua pertsona zerbitzariak, apalak eta alaiak lortzea da, ingurugiroarekin konprometituak eta bizitzaren zentzu kristaura zabalduta. Bestetik Aterpe Berri Eskaut taldeko Pablo ere izan da gurean.

Indautxuko AEK euskaltegiko ikasle eta irakasleak ere parte hartu dute saioan. Zuriñe irakaslea Iñigo ikaslearekin etorri da. 33 urte dira Indautxuko AEK sortu zela, urtetan hainbat auzotar euskaldundu dira bertan.

65 urte ditu Bilboko FAS zineklubak, 1995etik Indautxu plazako Carmen aretoa du egoitza. Europan dirauen Zine klub zaharrenetarikoa da. Francoren garai latzetan sortua. Bilboko zinemazale eta adituen topalekua da, 1953an abitu zuen bere ibilbidea, astearteetan egiten dira proiekzioak Carmen artoan egiten dira, Itziar Zeberi Zine klubeko partaidearekin hitz egin dugu.

Saio bukatzeko jaietako pregoilariak batu zaizkigu, pregoilariak Bilbo Hiria irratiko lagun handiak. Aurten pregoia egitearen ardura Ane Zabala eta Galder Perez izan dira. Aurreko urteko pregoilariarekin batera etorri dira Lander Otaolarekin.

Saioa oso entzungai.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #251: TituLOLaren eguna

ar. Mai 8 , 2018
Aste honetan, beste arloetan ikusitako berri garrantzitsuei konpetentzia egiteko, berrien atala TituLOLez betetzea erabaki dugu. Beste aldetik, Urtzi Odriozola, Game erauntsiko bozeramailea, gurekin egongo da, Jokoteknia ekitaldia aurkezteko. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean251.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak