BERBAZ: Rober Ferro (Phil Otajole), pilotak, antzerkia eta filosofia

Pitxitxik bizitza alai-alaia izan zuen eta heriotza tristea. Antza, jokalari magiko hark, azken partidan eskainitako numeroak epel utzi zuen ikuslegoa eta erantzuna garrastu egin zitzaion Rafael Morenori. 29 urterekin joan zan. Xelebre, txirene, zirtolari, dandy, parrandero herrikoi eta maitatua. Mr Pitxitxi antzezlana eskaintzen du Roberrek 2016an Leioako Umore Azokan saritu zutenetik. Rober bera ere oso pelotazalea dugu. Jolasgai apartak, bai baloiak bai akrobazia bolak. Nerabea zela, oraindik Athletic-era heltzea amets zuela, bertara San Bizenteko zinemara (gaur egun Kafe Antzokia dugun tokian) ekarri zuten Poeta hilen kluba ikustera. Eta orduan jabetu zen, antzerkian ibili nahiko zuela.

Eta hortxe dabiltza etenbako gatazken laborategian “zein naz ni? zein da pertsonaia? ze irudi ematen dut? Zer erantzuten dit publikoak? Onarpena? Maitasuna? Baimena?”. Artisauen mundua da kale antzerkia eta Phil Otajole-k pelotak eta filosofia uztartzen ditu sormenaren eremu irekian.

Kantak:

La balada ovalada (Antilópez)

El diez (Andrés Calamaro)

Erreferentziak:

Phil Otajole

Pitxitxiren bideoa

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Grufaloa

ol. Aza 3 , 2017
Pertsonak hainbat gauza ezberdinengatik dira beldur baina jakin nahi duzue zeren beldur diren hodei eta Lur? zuek laguntxoak zeren berdur zarete? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/15-gaurezdagoeskolarik_grufaloa.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak