Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! Aukeratu gustukoen duzuna eta animatu zaitez parte hartzera. Zuk, zer egingo […]

Zazpi kaleetako hainbat eragilek sare sozialetan salatu dute, Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, Amazon Prime plataformaren hurrengo superprodukzioaren hainbat eszena filmatuko direla, Alde Zaharreko eta Solokoetxeko eskaileretan. Ekoizpenak 20 milioi euroko aurrekontua du, eta auzotarren artean kezka sortu du, besteak beste, espazio publikoaren erabilera pribatizatu dela salatu dute. Hainbat auzo-elkartek […]

Kirol Eskirol saioan…. BaiKirola elkartea hizpide, Gorka Boveda eta Leizuri Agirre izan dira saioaren erdigune. Kirolari bai esan diogu! Inklusiboa delako, ahalduntzeko tresna, berdintasunerako bidea, mugak apurtzeko bitartekoa… Más Futbol elkartearekin bat, Keniako lurretan grabatutako Tunasonga Pamoja dokumentala ekarri digute Baikirola elkartekoek, Ane Zabalak ikusentzunezko eta eraman gaitu eta zinemaren […]

Iñakiren tabernan bertso-bazkaria izan genuen martxoaren 21ean, eta aukeraketa diktatorialean duzue entzungai. Maruri eta Apolo lagunak omentzeko egunak beste formatu bat hartu du (sariketa izatetik bertso-bazkaria izatera); Potojorran bertso-eskola geriatrikoaren mende laurdena ospatzeko aitzakia ederra! POTTO saioan entzungai dituzue Unai Iturriaga eta Igor Elortza; Ainhoa Markinez prosan izango da, gai-jartzaile […]

Caixabankek datorren asteko ostiralean kaleratu nahi du etxetik Zurbaranbarri auzoko familia bat. Auzoko eragileek eta AZET etxebizitza sindikatuak etxegabetzea behin betiko geldiaraztea exijitu dute, eta alokairu sozialeko kontratua berritzea.Gaurko agerraldia adierazi dute Caixa bank harremanetan jarri dela AZET Etxebizitza Sindikatuarekin eta jakinarazi die apirilaren 4rako aurreikusitako etxegabetzea behin-behinean eten dutela, […]

Asteroko Argia astekariko errepasoa egin dugu gorka Peñagarikano kazetariarekin. Hiru gai aiaptu ditugu. Olaia Intziarte musikariari eginiko elkarrizketa ekarri digu. Musikari Nafarrak bigarren lana argitaratu ebrri du “Zerrautsa” deiturikoa. Bestetik Nethurbileko gaia ekarri du, beldurraren aroan sartuta gaude gerrak eta armagintzaren inguruakoa. Eta bukatzeko historia ateleko artukuluan Alperren eta Gaizkileen […]

Maiatzean izango da aurten Euskaraldia, maiatzaren 15etik 25era. Gabriel Aresti Euskaltegian hasi dira giroa berotzen eta gaur Ahobizien Herria antolatu dute. Ikasleek zerbitzuak eman eta jaso dituzte eta denetarik aurkitu dugu bertan: batxata tailerra, eskumuturrekoak egiteko tailerra, pelukeria, bingoa… Bertan egon gara eta ikasle batzuek kontatu digute zertan aritu diren, […]

Bilboko Errekalde auzoko, Etxarri gaztetxeak apirilaren 4ean du espazioa husteko agindua. Honen aurrean, hiriko 60 kolektibo baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijituz. Kolektiboek aho batez, Bilboko udala eta berorrek bultzatutako ‘pelotazo’ urbanistiko honetaz poltsikoak beteko dituzten enpresariak seinalatu dituzte erantzule gisa. Aipatutako enpresen artean Amenabar enpresa-eraikitzailea dago […]

Eneritz Furya kantaria izango dugu bidelagun gaurko piperpolisen, hirugarren lan luzea argitaratu zuen 2024ean HHH deiturikoa eta bihar Bilbon aurkeztuko du. Diskoa “Hitzen uztera” kantuak zabaltzen du. Etsipenaren eta onarpenaren inguruan hitz egiten digu kantuan. kontrolik gabeko egoera bat irudikatzen du, non pertsona batek bere barruko borrokak eta zauri emozionalak […]

Duela bi aste hasi zen “Gaztetxeak bertsotan” ekimana, lehen kanporaketa izan zuten. 2000 urtetik aurrera jaiotako 24 bertsolari gaztek parte hartu dute binakako sariketan. Zazpi saioa iznago diztuzte. Ostegunean lehen finalerdia izango dute Bilboko 7 katu gaztetxean. Aroa Arrizubieta izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250325_Aroa_gaztetxea_bertsotan.mp3 Deskargatu hemen.