Urriaren 15ean, hezkuntzan egun osoko lanuztea Palestinarekin elkartasunez

Urriaren 15ean Hego Euskal Herriko hezkuntza sistema osoan egun osoko lanuztea egingo da, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. LAB eta STEILAS sindikatuek hartu dute ekimena, eta azaldu dutenez, azken hilabeteetako mobilizazioen indarra ikusita, lanuztea egun osokoa izango da. Deialdia bat dator LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, CGT, Etxalde eta HIRU sindikatuek Hego Euskal Herri osoan iragarritako lanuzte orokorrarekin. Haur eskoletatik unibertsitateraino iritsiko da, hezkuntzako kolektibo guztiak barne hartuta. Hezkuntzako langileok Palestinarekin!” lelopean, sindikatuek dei egin diete langileei lanuztean parte hartzera eta kalean elkartasuna adieraztera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Piperpolis: Harana proiektuaren lehenengoa, "Hurbil" abestia

az. Urr 8 , 2025
Bilboko artista gaztea dugu Harana, bere lehendabiziko kantuarekin musikaren plazara jauzi egin duena. Hurbil izeneko abestia duela gutxi kaleratu du, eta folk-pop kutsu epel eta gertukoa dakar, entzuleari berehala hurbiltzen zaiona. Mon Dvy ekoizlearekin grabatu du lana The Blue estudioan eta, abestiarekin batera, bideoklip zaindua ere plazaratu du, sormen talde […]

Honekin lotuak