Belfasten egoitza duen Bicep taldeak soinu-paleta zabal eta aberatsean datza: IDMtik ambient-era, rave, techno, break-etara eta baita Italo discora ere, Isles izena du euren azken diskoak. Big Special da hurrengo gonbidatua. Uztaileko lehen egunetan, bigarren diskoa aurkeztu zuten, National Average. Paperean, bikote britainiarraren lan berriak jarraitutasun nahia erakusten du, lehen proiektuaren biszeralitate poetikoa eta genero ezinezkoak (post-punketik bluesera, grime) nahasteko gaitasuna mantendu nahi dituzte; baina aurrerapauso bat dela antzeman daiteke diskoak duen planteamenduan. Erresuma Batuko musika elektronikoko bikote aitzindari batekin goaz orain. Orbital. Euren ospeak ez du behera egiteko zantzurik erakusten eta hori erakusteko azken albuma dugu adibiderik onena. A Beginner’s Guide diskoa Hartnoll anaien klasikoen bilduma da. Hogeita hamabost urte daramatzate musika munduan, beraz, orain une egokia dirudi bilduma bat ateratzeko, bere izenburuak dioen bezala, batez ere Orbital-en berri oraindik ez dutenentzat dastaketa gisa balio dezake. Amaitasuna Lizarran bizi den Maddi Etxeberria artistaren lehen diskoa da, artearen munduan Maddi bezala ezagutzen dena. Artista ugarirekin kolaboratu ondoren, orain zazpi abestiko lana aurkezten du. Delikatua baina indartsua, lotsagabe eta freskoa. Hurbildu disko honetara, ez zaizue damutuko. Eta ez damutzeaz ari garela, horra beste disko biribil bat, Zerrautsa. Olaia Inziarte 2022an abiatu zuen ibilbide musikala bakarlari gisa. 2022an bertan argitaratu zuen bakarlari gisa bere lehen diskoa. Sonoritate tradizionalak eta abangoardistak harilkatzen ditu. Eta bukatzeko Smerz. Norvegiako musika elektroniko bikote bat da, Kopenhagenen (Danimarka) eta Oslon (Norvegia) egoitza duena, Catharina Stoltenberg eta Henriette Motzfeldtek osatua. 2016an estreinatu ziren Okey mini-albumarekin. Orain, Big City Life diskoarekin datoz
MUSIBLA #265: Bicep, Big Special, Orbital, Maddi, Olaia Inziarte, Smerz

