Astero egiten dugu ARGIA astekariaren errepasoa Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean, Koldo Almandoz zuzendariari elkarrizketa “Zeru ahoak” telesailaren harira. Lehen kapitulua eman zuten ETB1en igandean, Primeran plataforman ikusgai dago jada, eta astez aste emango dute. Zinemaren eta hizkuntzaren gainean aritu da Maria Ortega kazetariarekin. Barrualdean, Galiziako ingurumen kontuak eta protestak.; izan ere, zelulosa lantegi handi bat zabaldu nahi du multinazional batek Lugon. Erreportajea ondu du Urko Apaolazak Net Hurbilen. Bukatzeko, euskararen periferiei buruzko mahai ingurua. Ekainean egin zen Gasteizen eta, besteak beste, bertan izan ziren Bilboko GUKA-ko Maialen Gago eta Iker Villa abeslaria.
Deskargatu hemen.

