Gazteak. Nerabeak. Idealizatu nahiz arbuiatu egiten ditugun gorputz arriskutsu nahiz otzanak (aukera bedi nahi den adjektiboa, norberak etiketa zein urrun nahiz gertu duen erakusgarri). Atzera begiratzen duzu eta pentsatzen duzu orduan uste zenuela nerabezaroa atzean utzita zenuela. Bazenekiela nerabezaroa atzean utzita zenuela, baina gero gogoratzen duzu zein filmek osatzen zuten […]

Greziako gobernuak, ikusita Troikak inposatu nahi dituen neurriak, herri-galdeketa konbokatu du iganderako. Bien bitartean, atzo ez zion Nazioarteko Diru Funtsari “zor” diona ordaindu: historian lehen aldia da holako gauza gertatzen dela. Luis Guridiren ustez Greziak ezin du gehiago eman eta egoera datozen egun edo asteetan argituko da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150701solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen

EAJko Ramon Gonzalez aukeratu dute Arabako Ahaldun Nagusi. Gaurkoan berri horrekin hasi da Asier Garcia Arabako berrien aipamena egiten. Gero, Frackingaren inguruko bi berri komentatu ditu: alde batetik Eusko Legebiltzarrean haustura hidraulikoa arautuko duen araudia onartu dute EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk. Bestetik, Frackanpada aurkeztu da, Fracking-aren aurka uztailaren 13tik […]

Gaurko saioan antzinako musika izan dugu protagonista Enrike Solinís musikariak zuzendutako Euskal Barrokoensemble taldeak lan berria aurkeztu baitu, ‘Euskel Antiqua’ deiturikoa. Izenburuan Juan Perez Lazarragaren eskuizkribuei aipamen zuzena egiten diote aintzinako euskal musikaren berreskurapena helburu duen talde honetako lagunek eta bertan 23 kantu berri bildu dituzte. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/150630piperpolis.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den astean hasi ziren Gazteola ekimenaren  udaleku, campus, tailer, ikastaro, barnetegi eta bestelako ekimenak. irailaren hasierara arte izango dira ume zein gazteentzat. Aitziber Zengotitabengoa irakasleak bere esperientziak kontatu dizkigu gaurkoan. Informazio gehiago Gazteolaren webgunean edo Gabriel Aresti euskaltegian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150629solasaitziberzingotitabengoa.mp3 Deskargatu hemen

Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Gaurko gaia: Testuliburuen kudeaketa solidariotik digitalizaziorako bidean 2015-2016 ikasturtean zer? Izan ere, testu 5. eta 6. mailako liburuak ez dira azken sei urteotan berriztu. Programa ondo baloratu dute familiek, baina BIGEk egungo sistema unibertsala mantenduta digitalizaziorako trantsizio adostua […]