Hizkuntzak mundua irudikatzeko kodeak dira, bakoitza bere kulturarekin eta, ondorioz, bere irudikapenekin eta ideia loturekin. Euskarak ere, ingelesak bezala, gramatika aldetik printzipioz neutroa bada ere, genero aldetik alborapena ote duen ikertzen ari da Laura Vela-Plo. Abiapuntua hori da, hain zuzen ere, gizarte androzentrikoan bizi bagara, ikertzea noraino ideia horiek islatzen ditugun hizkuntzan, genero-alborapenaren bidez. Lehenik gaztelaniaren alborapena ikertu du eta, ondoren, euskararena ikertzeari ekin diote. Lan horren planteamendua azaldu digu eta orain arteko emaitzez mintzatu gara.
Laura Vela-Plo hizkuntzalaritzan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Eta EHUko Hizkuntzalaritza Teorikorako Taldeko kidea. Pertsonak irudikatzeko dugun eran zer eragin du hizkuntzak? gaiari buruzko proiektu bat egin du Marta de Pedis eta Marina Ortega-Andresekin batera, maskulino generikoak eta formula inklusiboek generoaren perzepzioan duten eragina aztertzeko..
Deskargatu hemen.