Gaur arratsaldean Sara Fantovaren Jone, Batzuetan film luzea estreinatuko da Zinegoak festibalaren harrera galan, Arriagan leku izango duena. Sara Fantovarekin ibili gara solasean eta sinopsiaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Filma Bilbon kokatzen da, abuztu bete-betean. Jone, 20 urteko neska, bere aitarekin eta ahizpa txikiarekin bizi da. Bere aitak lana utzi behar izan du Parkinson gaitzaren ondorioz eta aldi berean, Bilboko Aste Nagusia hastear dagoela, Jone lehen aldiz maiteminduko da. Jone maitemindu duen neskarekin, Olgarekin, batera, hilezkortasun-sentsazio betean bizi da, eta sentsazio horren eta aitaren gaixotasuna dela eta, bakarrik gelditzeko beldurraren artean biziko da Jone uda horretan. Horrez gain, filmaren ideiaren jaiotza ere azaldu digu Sarak eta Irailaren 12an zinemetan ikusgai egongo dela adierazi du.
Deskargatu hemen.