“Gabriel Aresti 1975-2025” udako ikastaroa abiatu da

Gabriel Arestik euskal literaturan eta pentsamenduan arrasto sakona utzi zuen, eta bere ekarpen literarioek bide aberats, original eta emankorrak zabaldu zituzten. Euskalduntasuna ulertzeko ikuspegi berriak eskaini zituen, eta bide-urratzaile gisa, erreferente zalantzarik gabea da euskal literatura modernoaren oinarrian. Gaur abiatu da ufdako ikastaroa Bilbon.

Arestiren heriotzaren 50. urteurrenak esanahi berezia hartzen du testuinguru honetan. Hori dela eta, EHUko Gabriel Aresti Katedrak eta Euskaltzaindiak Uda Ikastaro berezi bat antolatu dute, idazlea eta haren lana ardatz hartuta. Ekimen hau posible izan da Bizkaiko Foru Aldundiaren, EHUren eta Gabriel Aresti Kultur Elkartearen laguntzari esker.

Arestiren ibilbide intelektuala eta bizitza hurbilagotik ezagutzeko parada eskainiko du ikastaroak. 1953an Merkataritza Peritu ikasketak amaitu zituen Elkano Merkataritza Eskolan —gaur egungo EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen baitan—, eta 1957tik aurrera Euskaltzaindiako urgazle izan zen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

URDIN ELEKTRIKOA: Maite Arroitajauregi (Mursego)

og. Eka 19 , 2025
Pikara Magazinek eta Bira kulturguneak elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. Gaurko saioan Danele Sarriugarte aurrez aurre Maite Arroitajauregi izan du, Mursego. Feminismotik hainbat sortzaile elkarrizketatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/urdinelektrikoa/250619_urdinelektrikoa_mursego.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak