Ekainaren 20an errefuxiatuen mundu eguna da. Azken urtean emandako aldaketak eta gaztazkak gogora ekartzeko une apropoza, horrela egin dute Zehar-Errefuxiatuekin eta CEAR Euskadi erakundeek, salatu dute Atzerritarrei buruzko Legearen Erregelamenduaren (LOEX) azken erreformak atzera egin duela giza eskubideen eremuan, eta mehatxu zuzena dela nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonentzat. Errefuxiatuen Mundu Egunaren atarian egindako adierazpenetan, bi erakundeek ohartarazi dute lege berriak “errefuxiatuak eta migratzaileak gero eta gehiago zigortzen eta kriminalizatzen” dituela, eta horrek nabarmen zailtzen duela Euskadin bizimodu duina eta babes juridikoa izatea.Zehar-Errefuxiatuekin eta CEAR Euskadik nabarmendu dute “babesaren eskubidea praktikan eraginkor bihurtuko duten politikak ezarri” behar direla. Canivellek azpimarratu du: “Premiazkoa da politika hauek iraultzea, babeslea eta diskriminaziorik gabea eraiki ahal izateko”.
Deskargatu hemen.

