Aste honetan, hilaren 15ean, beteko ditu 10 urte Iparraldeko Euskal Herriko Laborantza Ganbarak. Ospatzeko, Ainiza-Monjolosen jarri dute hitzordua datorren larunbatean, Marise Cachenautek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150113solasmarisecochenaut.mp3 Deskargatu hemen
Egunotan Bilboko Bilborocken ematen ari direna, Mundu Batek antolatuta. Azken urteotan hainbat gaztek baserrirako bidea hartu dutela ohartarazita, bultzada txiki bat eman nahi diote aferari Ziklo honen bidez, Eneko Gerrikabeitiak azaldu digunez. Datorren astean, Donostian izango dira. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150113solasenekogerrikabeitia.mp3 Deskargatu hemen
… Irulegiko Irratiko kazetari den Pantxo Irigarairen bitartez datozkigu pil-pilean dauden berriak. Oroitzapenean erroturiko gogoeta zendu berri den Didier Rouget, giza-eskubideen aldeko abokatuarentzat; armeniar-kurdu baten aurkako kanporatze agindua eta Charlie Hebdo-ren atentatuaren ondorioak, entzungai dituzu lagun Bilbi Hiria Irratian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150113pantzoirigarai.mp3 Deskargatu hemen
Gaur “11 Ispilu” bertsio saioa estreinatuko dugu. Doinu eta hitz bera ulertzeko 11 direlako moduak. Gaur, Radiohead taldearen “Karma Police” estilo ezberdinetako bost kantariren galbahetik pasatuta. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/15011211ispilukarmapolis.mp3 Deskargatu hemen
Abenduan izandakoari errepasoa egin ondoren, Jabi Blazquezek urtarrilean kontzertuak, hitzaldiak, zinema, topaketak eta gehiago izango dela kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150112solasjabiblazquuez.mp3 Deskargatu hemen
.. zer esanik ematen jarraitzen du. Pasa den astean Jarraipen Batzordea bildu zen, baina ematen du urrats sendorik momentuz ez duela emango. Horrekin batera esan Abenduan, berriro, lindanoa agertu dela aipatu urtegian. Eta bihar, honi lotuta ere, Barakaldoko alkateak deklaratu beharko du epaitegian, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150112solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Urtarrilari dagokiona eta azalean Jabier Muguruza musikaria. Arin arin atalean Anne Etxegoien dugu; erreportajeetan, aldiz, 19. Korrika Kulturala, Donostiako Komikien aterpea, Willis Drumond taldea, eta Gasteizko Oihaneder euskararen etxea, Eñaut Mitxelenak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150112solasenautmitxelena.mp3 Deskargatu hemen
Oskola gaizorik dago baina bera oso indartsua denez laster gurekin egongo da. Hobeto sentitzeko ipuin zoragarri bat kontatuko diogu! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/150111gaurezdagoeskolarikmanuelenkanta.mp3 Deskargatu hemen
Jabi Asurmendik lau ekarri dizkigu gaurkoan. Hasteko, EsamoldeApp eta ArgazkiApp aplikazio berriak komentatu ditu. Gero, Wikivoyage egitasmoa euskaratzeko ekimena, eta Youtuberen 360 graduko bideoetarako soporte natiboa. Eta bukatzeko, Facebookek wit.ai startupa erosi duela kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150108solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen
Agur eta Agusen faltan, Iosuk eta Apolok Karrantzako haranean barna murgiltzeko aukera aurkeztu digute; bestalde, zerba eta barazki krema gozoa nola egin entzun dezakegu eta halaber Korrontzi taldekoek Bilboko Orkrestra Sinfonikoarekin egin azken lanaren berri eman digute; ah!, ez ahantzi: astebururako agenda ere bertan duzue Mieltxoren eskutik. Ondo pasa! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150109zeingou.mp3 […]
