Inork orain arte entzun bagaitu jakingo du honezkero HBOren telebista ekoizpenekiko lilura moduko bat garatua dugula, eta edozein aitzakia hartzen dugula hauen propaganda egin eta adikzioa zabaltzeko. Gaurkoan baten faltan hiru proposamen dakarzkizuegu Xabier Landabideak eta Eneko Olazabalek, Josu Zabalaren begi-belarrien onespenaz, hirurak ipar-ameriketako hegoari lotuak. Iparraren (ipar geografiko eta […]

Betiko moduan asteburuari errepasoa egiten hasi da Mikel Urbeltz. Gero, aste honetan izango direnekin ibili da: XIV. Haur Antzerki Topaketak, Lagun Artean Kantari, The Cavern Beatles, Marc Ford edo “Jainko txiki eta jostalari hura”. Datorren astean antzerkia, kontzertuak, hitzaldia, dantza, txangoa eta hilaren 24an bertso-bazkaria, Amets Arzalluz eta Igor Elortzarekin […]

Saharako kanpamentuetan ospatu berri den Fisahara zine jaildian izan gara eta bertan egondako euskaldunen hitzak ekarri ditugu gaurko saioara. Bestetik Leioka Umore azokan estrenatuko den Bertsoklown ikuskizuna ezagutu dugu. Bertsolaritza eta klown teknika uztartuz, ikuskizun honek bertso txapelketaren finala Leioara ekarriko du. Inozenzio klownak gidatuko du saio berezi hau. gurean […]

Jazz musika eta doinu beroak izan dira protagonista Gaueko Piztiak irratsaioaren saio berrian. Uptown Funk Empire, US3 eta A Guay Called Gerald bezalako proposamen bizietatik Cannonball Adderley, Cal Tjader edo Candido musikari klasikoetara jo dugu. Voodoofunk ekimen bereziak eta A Certain Ratio bezalakoak berreskuratuta Basement Freaksek, Valiquek, The Broken Keysek […]