Sagarra jo dokumentala pantailara ailegatu ahal izateko crowdfunding kanpaina jarri dute abian. ‘Sagarra jo’ dokumentala abiapuntua Kalakan taldeak madonarekin egindako biran du. Tradizioa eta musika izarraren inguruko errefexioak jarri nahi dituzte dokumentalean. Kultura identitarioa eta makrokulturaren arteko topaketaz ausnartu. Dagoeneko dokumentalaren zati handi bat egina dute baina bukatzeko finaziazioarenm bila […]

Ekainaren 8an Bilbo Hiria irratiak bat egingo du zuzenean 10:00etatik 14:00etara Arrosa Sareko hainbat irratiren artean osatuko dugun emankizun bereziarekin. Gure Esku Dago ekimenak deitutako GureEskuBidea giza-katearen jarraipena egingo dugu unez une, elkarrizketak izango dira, eta ibilbideko hainbat lekutan izango diren berri-emaleen kronikak entzun ahal izango ditugu gure zuzeneko seinalean.

Gaurkoan ere makina bat proposamen: Hektor Ortegak Arraia-Maeztu inguruetara eramango gaitu hango paisaiekin gozatzeko; Aitor Zabaleta sukaldariak “Arroz Beltza” nola prestatu azalduko digu; musika “Ladislao” taldearen eskutik datorkigu; eta igandean “Gure esku dago” ospatuko dela gogoratu dugu. Gainontzeko agenda luzean ere murgildu gara…  DESKARGATU HEMEN