2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak zauritu zuen, eta horren ondorioa 9an hil zen “Pitu” basauritarra. Koldo Gutierrezek bi urte hauetan gertatukoari egin dio errepasoa: luzea eta gogorra. Larunbat goizean omenaldia egingo diote, eta arratsaldean manifestazioa Bilbon. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Josu Lartategiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Maroto alkatearentzat, “Adolfo Suarez”; gasteiztar askorentzat, aldiz, “Martxoak 3”: gai honekin hasi da Jon Sanchez. Gero, Euskaraz bizi eguna, eta pasa den asteko mobilizazioak komentatu ditu. Eta bukatzeko, Agenda. DESKARGATU HEMEN
Gaur Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Arrosa 25 euskal irratiren Sarearen II. Jardunaldiak pasa den larunbatean izan ziren Gernikako Astran, “Euskal Herrian bada zer entzun” lelopean. Goizean, 80 bat lagunek hartu zuten parte prestatutako hainbat tailerretan. Arratsaldean, bapo jan ondoren, Kuña Lehiaketa eta mahai-ingurua izan zen. Iluntze aldera Nunguayazz, DJak… eta gero gerokoak. Parte hartzaileak pozik […]
Urtarrilaren amaieratik moneta berria dugu Bilbon, Ekhi izenekoa. Erosketak egiteko balio du, eta euroaren balio berdina dauka, baina ezin da gorde, iraungite data zehatza duelako. Pello L. Munainek esan digunez, holako esperientziak badira Europan, baita Euskal Herriko zenbait tokitan ere. DESKARGATU HEMEN
Martxoan izan dituzten ekitaldi nagusiak komentatu ondoren, Jabi Blazquezek apirileko programazioari ekin dio: nahiz eta hil motzagoa izan (oporrak direla kausa) hainbat ekitaldi programatu dituzte. DESKARGATU HEMEN
Ostiral eta larunbatean egingo dituzte, Sestaoko Txirbilenean. Bertan, Ezkerralde, Mehatzalde eta Enkarterrietako Kontsumo taldeak batuko dira, Elikadura burujabetasunaz eta euren egoeraz eztabaidatzeko, Eneko Viñuelak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Pasa den igandean izan zen bigarren itzulia eta sorprresa handirik ez aurrekoarekin alderatuz. Dena den, Pantzo Irigaraik sakon aztertu ditu hauteskunde hauetan izan diren berezitasunak. DESKARGATU HEMEN
Astelehen eta astearte honetan egingo direnak, Kurkuluxetan Umeguneak antolatuta. Aurten Bermeo, Ondarroa, Arratia, Arrigorriaga edo Otxarkoagatik etorriko dira, Koldo Zelestinok komentatu digunez. DESKARGATU HEMEN
