Gaurko gure lehenengo hizpidea Hiri Krosa izango da, eta horretarako gurekin Iker Gaminde izan da. 2.000 pertsonak egin dute korrika Bilboko 24. Hiri Krosean. Denetarik egon da kategoria nagusietan. Serio berotzen eta luzatzen ibili direnak mozorrotuta eta txantxetan zeudenekin nahastuta. Aste Nagusian ere bada korrikalarientzat tokia. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220826_hirikrosa.mp3 Deskargatu hemen.

Hurrengo konpartsakide gonbidatuak Unai Moskotarra eta Igor Txinbotarra ditugu. Hasierako konpartsa beteranoa lehena eta gazteagoa bigarrena. Autonomia eta Egaña kale inguruko konpartsa historikoa dugu Moskotarrak, Txinbotarrak, berriz, Zorrotza auzokoa eta askoz berriagoa. Pasadizo eta anekdota asko ekarri dituzte gogora bien artean. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_txinbo_moskotarrak.mp3 Deskargatu hemen.

Larunbatean  Aste Nagusiaren hasieran, manifestazioa egin zuen Bilboko mugimendu feministak, Beldurrak gurekin jai! lelopean. Manifestazioak txosnen gunea zeharkatu zuenean, hainbat eraso eta irain pairatu behar izan zituztela salatu dute feministek. Atzo agerraldi jendetsua egin zuten Arriaga plazan, jasandako erasoak salatu eta aurre egingo dutela ozen aldarrikatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_mugimenduFeminista.mp3 Deskargatu hemen.

Bi urteko etenaldiaren ostean Bilboko konpartsak berriz martxan jarri behar izan dira eta hori aztertzeko Janire Mampasi  federazioko kidea batu zaigu. Alde ekonomikoan ez ezik, parte hartzean ere igarri dute Bilboko Konpartsek pandemiaren eragina. Hasieran, kide askoren jarduna apaldu zen, baina, festak berreskuratu ahala, aktibatuz joan dira asko.Aurtengo Aste Nagusia […]