Beroari aurre egin eta giro ederra izan zen larunbatean Bilbon. Urtero bezala konpartsen jaitsierarekin eman zaio hasiera eguneko egitarauari: San Anton zubian hasi eta Arriaga Antzokian amaitu. Arriaga barruan izan ginen gu eta hementxe antzoki barruan jasotako ahotsak.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240819_pregoia_mix.mp3 Deskargatu hemen.

Topo, Gontzal, Mikel, Txad eta Gorkak osatzen dute Ama Say. 1991. urtean hasi zuten ibilbidea, nahiz eta bidean hainbat geldialdi egin dituzten. Gainera, taldekideak ere aldatzen joan dira. Egun, gogotsu eta indar handiarekin daude, eta udan deskantsatzeko astia izan duten arren, kontzertuetara bueltatzeko desiatzen daude. Abuztuaren 20an, asteartean, Algara Konpartsan […]

Gaur aurkeztu dute erasoen aurkako estrategia berria, “Errespetu nagusia” lelopean. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak argi adierazi du udal talde guztiak prest daudela poza eta festa bermatzeko. Bilboko Udalak eta Bilboko Konpartsek, jaiei lotutako entitateekin batera, Aste Nagusian eraso matxistak, arrazistak eta LGTBIQfobikoak gertatzen direnerako aholkularitza- eta jarduera-protokoloa berritu dute. […]

Ekonomia izan dugu hizpide Niko Cuenca ekonomilariarekin batera. Jaiaren ekonomiaz mintzatu zaigu. Aste Nagusiaren eragin ekonomiakoa esanguratsua da. Bestetik azken bolada pilpilean egon den Tiket bai sistema nola funtzionatzen duen azaldu eta etorkizunean irabazi asmorik gabeko ekimenek jarri beharko duten aztertu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230825_niko_cuenca.mp3 Deskargatu hemen.

1983 abuztuak 26an urak gainezka egin zuen Bilbon, Aste Nagusian bete betan zegoen. 500 litro jaso ziren  metro koadroka 24 ordutan Itsasgora euriteekin batu zenean, Ibaizabalen arroak ez zuen askorik behar izan gainezka egiteko, eta Bizkaiko hainbat puntutan bost metroko altuera hartu zuen. Bilbo Aste Nagusiko festa-giroan murgilduta zegoen, nahiz […]