Leire Lopez Ziluagarekin mintzatu gara, Durangoko Azokaren laugarren egunean. Bereziki ostegunean Pozik dago bera, azoka oso une berezia delako beti, “irakurleekin aurrez aurre egoteko eta irakurleak idazleekin egoteko momentu bakarretakoa da”. Liburu sorta ederrarekin azaldu zaigu Leire, izan ere, aurten 20 bat liburu argitaratu ditu Susa argitaletxeak, eta zazpi aurkezpen […]

Hezkuntza Lege-aurreproiektuaren zirriborroaz irakurketa kritikoa egin dute hainbat eragilek Durangoko azokaren testuinguruan. Katixa Agirre eta Imanol Epeldek irakurri dute manifestua. Argi adierazi dute legearen zirriborroak ez duela bermatzen euskal kultura zehar-lerro izatea, ez oinarrizko hezkuntzan, ezta beste hezkuntza-eremu batzuetan ere. Gaurko agerraldian adierazi dute proposamen zehatzak dituztela eta Hezkuntza Sailari […]

Areto nagusian Taroka aurkeztu dute, gutxienez jokoa azaltzeko ahaleguna egin dute, izan ere jolas bat baino gehigo batu dute artefaktuan. Txabi Landabideak eman ditu azalpena, hiru loaz topako ditugu karta jokoan: buruz burukoa, tarota eta rol jolasera hurbiltzen den fikxio kolaboratiboa. Txakur Gorria kolektiboak irudiak sortu ditu, Nerea Ibartzabalek tarotaren […]

Gazteak protagonista diren Geruzak sortako dokumentala proiektatu da gaur IRUDIENEAn, askatasuna gaitzat duena, hain zuzen ere. Proiekzioaren ostean solasaldi laburra egin dute bertan ageri diren bi gazterekin eta Eneritz Furyakek kantu pare bat abestu ditu. Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea […]

Gambila bildumak bi nobedade ekarri ditu durangoko azokara; “Esperoan, Godoten esperoan obraren arrastoak euskal Tetaroan” eta “Album” Formol Laborategiaren eskutik. Lehenengo lanean Karlos Lizasorok “Godetekin solasean” antzezlan sortu du, berarekin mintzatu gara eta azpimarratu digu Becketek arrastoa utzi duela bera lanean, izan ere sakona da antzezlana, erreferentzia asko ditu baina […]

Euskal kulturgintzan dabiltzan gazteen kezkak jaso nahi izan dituzte, belaunaldi berrien berberak diren. Zazpi egileren testigantzak jaso dituzte gaur 17:30ean Irudienean aurkeztuko den Loreak belaunetan dokumentalean. Euskararen langile profesionalen elkartea da Lanartea, euskaraz eta euskaratik sortzen duen jendearena. Egunotan Landako guneko Goienkaleko 26an paratu dute erakusmahaia eta gu bertako koordinatzaile […]

“Loti (h)errena” kultur artefaktua ezagutzeko aukera izan dugu Maite Larbururekin, Zart kolektiboa osazten duten sortzaileek elkarlanean eginiko lana dugu. Maite Larburu, Mikel Urdangarin, Iker Lauroba, Rafa Rueda, Elizabeth Macklin, Lou Topet eta Naiara Egimendia. Alain Urrutia, berriz, diseinuaz arduratu da. https://bilbohiria.com/docs2/2022/durango/221209_maitelarburu.mp3 Deskargatu hemen.  

Pantx Records-ek, Durangoko azoka alternatiban bere proiektu berria aurkeztuko du. Jahgoikoa eta Reggae Zaharra talde iruindarraren bi kantutako biniloa aurkeztu dute. Lan berri honekin, Pantx Records-en adar berria aurkeztuko dute “AGUR ETA OHORE” deiturikoa. Izan era Jahgoikoa eta Regge Zaharra taldea deseginda dago. Bilduma berri honetan aktibo ez dauden taldeen […]