Izaro kantariak oso balorazio positiboa egin digu azoka egunetan bizi izandakoaz. Izarorentzat hirugarren azoka izan da aurtengoa, stand osoa hartu du eta, azken eguna kenduta, uneoro izan da bertan zaleekin argazkiak ateratzen, diskoak sinatzen… momentuak ikuslegoarekin konpartitzen. Oraindik ere arraroa egiten zaio horrenbeste argazki atera behar izatea, baina plazerez egiten du promozio lan hori.
Abenduaren 10ean, astelehena, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 70. urteurrena beteko da. Hori dela eta, Bizitegi elkarteak FEKOOR, ALBOAN, Amnista Internacional, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Aletu eta Bilboko Auzoarteko elkarteekin batera manifestaldia antolatu du Bilboko Moyua Plazatik abiatuz Pio Baroja Plaza arte bere betekizunak duen garrantzia berrindartzeko. Aimar Rubio Amnistia Internacional elkarteko […]