Louis Lucien Bonaparte printzearen enkarguz biblia euskaratu zuen Jean Duvoisin lapurtar kapitainak. Bonapartek lapurteraz idatz zezan agindu zion, baina kapitainak bazuen eredu supradialektala erabiltzeko asmoa, euskaldun guztiontzat izan zedin. Entomologoak legez tximeleta “orratzez iltzatu eta kutxa batean ondo sailkatu” nahi zuen Bonapartek, euskalkiaren purutasuna islatzeko eta Duvoisinek euskara jaso nahi […]
Durangoko Azoka
Durangoko Azoka urtero jarraitzen dugu bertatik bertara: egitaraua, aurkezpenak, guneak, idazleak, musikariak, editoreak, bisitariak… Euskal kulturaren urteroko plazan dago Bilbo Hiria.
Agosti Xahoren bizitzan oinarrituta AztiHitza komikia aurkeztu du Asisko Urmenetak. Barrualdeko lehen irudian, berriz, Xahok egin zuen bidaia irudikatu du Asiskok, Voyage en Navarre pendant l’insurrection des basques (1830-1835) liburuan kontatu zuena. Baionatik abiatu zen, kontrabandista batzuekin kontaktua eginda, eta Lekunberrirainoko bidaia egin zuen. AztiHitza palindromoa goiburu jarrita, Agosti Xahoren […]
Bilboko istorio ezezagunak bildu ditu Hektor Ortegak Gomutan liburuan. Ortegak izen bereko irrati saioa egiten du Bilbo Hiria irratian, eta liburu honetan, Gomutan saioan jorratutako gaien aukeraketa egin du, Ane Pikazak egindako ilustrazioek lagunduta. Bilboko historian gertatu diren gauzak gomutara ekartzeko ahalegina da, baina atentzioa deitu dioten gaiak edo ezezagunak […]
Gaur aurkeztu da –ZKO argitaletxe berria, lehenengoz Durangoko azokan. Arte mundutik datorren artistak sortutako argitaletxea dugu. Nader Koochaki eta Usue Arrieta hurbildu zaizkigu eta argitaletxearen lehen liburua aurkeztu digute: GELDI 2011-2017. Goitibehera jaitsierak. Artefaktu gisa definitu dute goitibeheren inguruko lan berezi hau. GELDI 2011-2017. Goitibehera jaitsierak Euskal Herriko goitibeheren fenomenoari buruz […]
Euskaraz sortutako rol joko batek irabazi du Durangoko Azokak eman duen lehenengo sormen beka. “Etzi portu maritimo” taldeak aurkeztu du priektua eta taldeko kide Xabi Landabidea eta Beñat Irasuei batu zaizkigu Bilbo Hiria Irratiko mikrofonoetara. Rol jokoaren izena ATOPIArpg da, rol jokoetan dagoen gabezia abiatutako proiektua da, eta Euskal Herrian […]
Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak euskal antzerkiaren inguruko ikerketa plazaratu du, hainbat ikerlariren lana batuz. Amaia Alvarez Uriak koordinatu du lana eta bertan Idoia Gereñu eta Arantzazu Fernandezen ikerketak ere irakur ditzakegu. Azke urteetan plazaratu diren sei ikerketak laburbiltzen ditu lan honek. https://bilbohiria.com/docs2/2018/DurangokoAzoka/ehaze.MP3 Deskargatu hemen.
Ireki ditu ateak Durangoko azokakako 53. Edizioa. Ikasleak izan dira gaur goizean protagonista eta gune guztiak bete dituztenak. Jabi Zabala lankideak bertatik bertara guneetako protagonistekin hitz egiteko aukera izan du. Ateak ireki arteko tartean urduritasun eta ilusioa izan dira nagusi Gerediaga Elkartean ere. Erronka berriei aurre egiteko prest da Nerea […]
Hincapié aldizkariarekin argitaratu du Ahoztar Zelaieta kazetariak Euzkadi S.A. El gen corrupto del PNV liburua. Egilearen esanetan “diagnosia da, EAJri lotutako ustelkeria ulertzeko faktore determinanteak” aztertzen ditu liburu honetan. Ustelkeriari lotutako bosgarren goiburua du aurtengoa, izan ere, duela bost urte Txalapartarekin argitaratu zuen Jóvenes Burukides Bizkainos, ondoren La Casta vasca, […]
Erroa argitaletxeak lau liburu eta bi disko berri aurkeztu ditu ostiral eguerdian Durangoko Azokako Ahotsenea gunean. Erroako editore Xabier Monasteriok aurkeztu ditu Zirimiri bilduma berriko lehen lau liburuak. Liburu laburrak, irakurtzeko errazak eta, Euskara errazean bildumakoak bezala, euskara ikasten ari direnentzako aproposak. Behinola Gara argitaletxeak argitaratu eta urte luzez oso […]
Kepa Altonagak Patagoniara Hazparnen barrena liburua aurkeztu du gaur ahotsenean. Euskal Herriko emigrazioa kontuan harturik, Argentinan euskal kolonia bat sortzeko Florentzio Basalduaren proiektuaren historia bildu du Altonagak liburu honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2017/durangokoazoka/171209_kepa_altonaga.mp3 Deskargatu hemen.
