Gaurko Bilboko udalerrian gutxienez sei udaletxe eraiki zituzten, alegia, sei herriko etxe edo bertoko euskaldunen erara esanda, kontzeju. Sei asko dira, baina ez dugu ahaztu behar lau herri izan zirela behinola orain bakarra dagoen lekuan. Eraikin horiei erreparatuz gero, gomutara ekarriko ditugu herriok gobernatzeko lege zaharreko erak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180126_Gomutan37.mp3 Deskargatu hemen.

Berrogei urtez, Bilboko kaleek lau haizetara zabaldu zituzten faxismoaren izen ikur batzuk. Diktadurak bere egin zituen hiribilduko leku ezaugarrienak. Gehienak 1979 eta 1983 bitartean kendu zizkioten hauteskundeetatik ateratako lehenengo Bilboko Udal korporazioek, baina baten bat dinbi-danba eraitsi behar izan zuten herritarrek eurek. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180116_gomutan36.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbori buruzko historia ofizialak ahaztu asko utzi ditu bazterrean. Horietakoak izan dira emakumeak, horietakoa izan da euskara. Bietatik zeukan Bizenta Mogelek (1782-1854) eta, hortaz, nekez agertuko da gure udalerriko historia jorratzen duten liburuetan. Hogeita bi urterekin, Ipui onak liburua argitaratu zuen. Hurrengo urteetan, berriz, bertso-paperak eta itzulpenak egin zituen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171205_Gomutan34.mp3 […]

1917ko abuztuan Bilbok astebete eman zuen geldirik. Ezkerreko indarrek Espainian deitutako greba orokor iraultzaileari erantzunez milaka langile borrokari lotu zitzaion. Estatuak bortitz erantzun zuen eta 20 bat hildako izan ziren. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171123_gomutan33.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbo, Abando, Deustu eta Begoñako auzo zaharretako izen asko galdu dira. Nork jakingo luke gaur egun non zeuden Goierri, Ogena, Ibarra edo Mea? Batzuetan ordezkapen naturala izan da. Beste batzuetan, indarraren indarrez. Gaur gomutara dakartzagu izen zahar ahaztuok. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171113_Gomutan32.mp3 Deskargatu hemen.  

Ezaguna da 1934ko urriko matxinada baina oharkabean igaro ohi da urte hartan bertan Hego Euskal Herrian piztu zen “Ardoaren gerra”. Haren ondorioz zazpi alkate eta zinegotzi kargutik kendu, sedizio salaketaz auzipetu eta zigortu zituzten. Eta orduko hartan Bilbo nabarmendu zen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171002_Gomutan28.mp3 Deskargatu hemen.