Auzitegietako agiri zaharretan eta Emiliano Arriagaren Lexicón del bilbaino neto hiztegian arakatu dugu Bilboaldean antzina erabiltzen ziren irainen bila. Zerrenda polit bat osatu dugu eta horiekin gatozkizue, ea horietatik zenbat entzun edo erabili dituzuen… https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170329_Gomutan17.mp3 Deskargatu hemen.
Gomutan
Bilboaldeko historian barrena eramango gaitu astero Hektor Ortega historialariak. Bizi izandakoa gogora ekarriko digu, baina batez ere ezagutu ez duguna. Bilboaldeko historiak, gertatu zena ahaztu ez dugulako nahi eta iragana ulertuz oraina zertan den jakiteko.
Misteriozaleentzako atala dakargu gaurkoan. Harri zahar-zahar bateko latinezko idazkun ilun bat ikertzen hasiko gara, gaur egun galduta dagoen arren. Eta ildo horretatik tiraka Bilboaldean antzinatean izan bide zen hiriaren lorratzen atzetik joango gara. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170321_gomutan_16.mp3 Deskargatu hemen.
Emakume langilearen eguna igaro berritan, gomutara ekarri dugu emakume langile, ausart, aurrekari eta errepresaliatu bat. Bilboko lehenengo kazetarietakoa izan zen eta larrutik ordaindu zuen. Juana Mir Garcia jaio zen mundura, eta Juanita Mir sinatzen zituen bere idazkiak. 1937ko abuztuaren 5ean fusilatu zuten, Larrinagako kartzelako horma baten aurrean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170313_gomutan15.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboaldeko errota zaharren bila abiatu gara. Historia joria daukate. Batzuek ibai eta erreketako urak baliatu zituzten, beste batzuk itsasaldien joan-etorriez elikatu ziren, eta izan zen haizetik bizi izan zenik ere. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170303_gomutan14.mp3 Deskargatu hemen.
Ihauteri, inauteri, aratuste, karnabal… modu askotara deituak izan dira mozorroz, musikaz, dantzaz, janariz eta edariz bustitako egun hauek. Bilboko aratusteak gomutan izan ditugu. Indar handiko jaiak izan dira gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170224_gomutan13.mp3 Deskargatu hemen.
XX. mendeko Frantziako kulturaren izen handi bat Deustuan jaio zen XIX. mendea agortzeko hiru urte falta zirela. Olerkari, eleberrigile, arte eta literatur kritiko eta Frantziako arte modernoko museoko zuzendari aritu zen. Baina arlo horietan langa goi-goian utzi zuen arren, Frantzian gomutan daukate beren-beregi faxismoaren aurrean erakutsi zuen adoreagatik. Gurean ostera, […]
Matxinada txiki baten kontakizunarekin datorkigu Hektor Ortega gaurkoan, 1889ko martxoko larunbat batean Santutxuko Tabako Lantegiko beharginek egin zutena. Nagusiaren harrotasunari, karabineroei, txapelokerrei eta gobernadore zibilari egin zioten aurre tabako fabrikako emakume langile haiek. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170131_Gomutan11.mp3 Deskargatu hemen.
Azken egunotan Bilboko Udaleko talde bik kale izendegitik Tomas Zumalakarregi ezabatzeko proposamen bana egin dute. Arrazoia? Bilbo setiatu eta bonbardatu zuela. Guk abagunea baliatuko dugu Zumalakarregik Bilboaldean egin zituen hiru egunetan zertan ibili zen jakiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170124_Gomutan10.mp3 Deskargatu hemen.
80 urte bete berri dira Bilbon egun bakar batean egindako sarraskirik handiena gertatu zenetik. 1937ko urtarrilaren 4an herritarrek eta miliziarrek nahastean, preso eskuindarrak eraso zituzten Larrinagako espetxean, Galera etxean eta Angeles Custodios eta Karmeloko komentuetan. Berrogei urtez Francoren diktadurak 225 hildako haien gomuta jorratu zuen, faxisten bonbardaketek eta errepresioak inpunitate […]
Bilbo eta bertsolaritzaren arteko harreman zaharra eta emankorra izan da. Gainbegiratua bota diogu, Erdi Aroan hasi eta gaur egun arte. Kopla zaharrak, bertso-paperak, emakume eta gizon bertsolariak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161220_gomutan_07.mp3 Deskargatu hemen.