1937ko irailaren 12an Begoñako Andra Mariaren irudia Huelvako Rocío Ama Birjinaren antzera jantzi zuten. Itxura horrekin eraman zuten prozesioan Bilboko kaleetatik barrena, Gran Víatik Begoñaraino. Nork? Zergatik? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170920_gomutan27.mp3 Deskargatu hemen.
Gomutan
Bilboaldeko historian barrena eramango gaitu astero Hektor Ortega historialariak. Bizi izandakoa gogora ekarriko digu, baina batez ere ezagutu ez duguna. Bilboaldeko historiak, gertatu zena ahaztu ez dugulako nahi eta iragana ulertuz oraina zertan den jakiteko.
Hiribildu gisa jaio zenetik, Bilbok beretzat nahi izan zituen hiru albo-herriok: Begoña, Abando eta Deustua. Baina elizate gisa eratu zirenez, beste bide batetik jo zuen: Bilboko alkatea agintari agertzen hasi zen Abando eta Deustuko jai egun handienetan, bere jurisdikzioa baliatuz. Deustuan, Done Peri edo San Pedro egunean. Borroka luzea eragin […]
Diego Lopez Harokoak 1300ean emandako fundazio agiria jotzen dugu Bilboko hiribilduaren jaiotza-agiritzat. Baina ikertzaile batzuen aburuz, beharbada, fundazio agiri zaharragorik ere izan zen… https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170623_gomutan25.mp3 Deskargatu hemen.
Faxismoaren aurkako azken harresia apala izan zen oso: Artxanda mendia. Bertan, ehunka gudarik eta miliziarrek aurpegia eman zioten Francoren armadaren oldarrari. Hona hemen haietako baten testigantza. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170616_gomutan24.mp3 Deskagatu hemen.
Hamalau heriotzena esaten dioten bertso sortak Markina-Etxebarriko Altzibar baserrian egindako krimen lazgarria kontatzen du. Hiltzailea, Jose Larrañaga, Bilbon exekutatu zuten 1826ko ekainaren 14an. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170608_gomutan23.mp3 Deskargatu hemen.
Bixente Blanco Etxebarria, Koxua, (1884-1957), Tourrean esku hartu zuen lehenengo euskalduna da. Deustuarra jaiotzez, oinetan zauri larriak izan arren, txirrindulari karrera ederra osatu zuen 1906 eta 1916 bitartean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170519_gomutan22.mp3 Deskargatu hemen.
1875eko urtarrilean Bilboko eta Deustuko Udalek agiri baten ale batzuk jaso zituzten. Espainiako Alfontso XII.arena zen, Bizkaiko Gobernadore Zibilak bidali zuen eta… euskara hutsez zegoen! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170512_gomutan21.mp3 Deskargatu hemen.
Maiatzaren lehena langileen borrokaren ikur nagusietako bat da. Gurean ibilbide luzea eta esanguratsua dauka. Gaur 1890. urteko maiatzaren lehena ekarriko dugu gomutara, gure historia aldatu zuelako. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170505_gomutan20.mp3 Deskargatu hemen.
Azken 400 urteotan Bilboko itsasadarrean uharteak sortu, eraiki, desegin eta desagertu egin dira. Laster beste bat eratuko dute Zorrotzaurre eta Erribera Deustutik bereizita. Bilbotarrek itsasadarreko uhartetxoei urbitarte esaten zieten. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170428_Gomutan19.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko Bilbok Lege Zaharreko Bilbo hiribildua eta Abando, Begoña eta Deustua elizateak biltzen ditu bere baitan. Gaurko saioan lau eremu horien hedadura ezagutuko dugu bakoitzak eduki zituen ermitei bisita eginda. Baseliza horietako batzuk, gaur egungo auzoen izen bihurtu dira, Santutxu edo San Adrian kasu. Hamabost aipatuko dugu eta bakarrak dirau, […]