Espainiako konstituzioa izan da azken 38 urte hauetan hego Euskal Herriko biztanleok gure bidea modu demokratikoan erabaki ez dezagun langa handiena. Sorrerari erreparatu diogu gerora etorritakoa ulertu ahal izateko. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161206Gomutan06.mp3 Deskargatu hemen.
Gomutan
Bilboaldeko historian barrena eramango gaitu astero Hektor Ortega historialariak. Bizi izandakoa gogora ekarriko digu, baina batez ere ezagutu ez duguna. Bilboaldeko historiak, gertatu zena ahaztu ez dugulako nahi eta iragana ulertuz oraina zertan den jakiteko.
Gizonezkoek elizaren eta erlijio kristauaren arlo nagusiak euren buruentzat gorde bazituzten ere, antzina emakumeek ardura garrantzitsuak eduki zituzten, besteak beste, elizen eta ermiten zaintza eta errito batzuk egiteko ahalmena: serora edo freirak ziren. XVI. mendearen hasieran Bilboko eliza guztietan freirak zeuden, Bilboko Udalak izendatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161124_Gomutan05.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboaldeko historia gomutara ekartzen hasita, hasieratik bertatik ekin beharko geniokeela pentsatu dugu. Alegia, eremu honetako lehenengo bizilagunengandik. Horretarako Artxanda aldera jo dugu, mendilerro apal horretako tontor eta lepoen artean dauden monumentuen bila. Egin kontu, duela 5.000 urte altxatu zituzten. Irumugarrieta eta Gaztelukolandako trikuharriak eta tumuluak dira. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161117_Gomutan04.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbo hiritartu honetan ere aurki daitezke euskal mitologiaren lorratzak. Lamiak, igeltxuak eta beste asko gurean ibili ei dira luzaroan. Eta, agian, oraindik ere badabiltza, Artxandatik behera lainoa zabaltzen denean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161103_Gomutan03.mp3 Deskargatu hemen.
Egunotan 80 urte bete dira Bilbon espioi nazia atzeman, epaitu eta fusilatu zutela. Hau da Wilhelm Wakoniggen historia. Urrian 28an atxilotu zuten Getxon maleta eskuan zuela eta paperez beteta, ontziratzera zihoala, azaroaren 16an epaitu eta handik hiru egunetara fusilatu zuten Derioko kanposantuan. Wilhelm Wakonigg Eslovenian jaio zen 1875ean, Austriar familia […]
Bilboaldeko historian barrena eramango gaitu astero Hektor Ortega historialariak. Bizi izandakoa gogora ekarriko digu, baina batez ere ezagutu ez duguna. Bilboaldeko historiak, gertatu zena ahaztu ez dugulako nahi eta iragana ulertuz oraina zertan den jakiteko. Sarrerako entzungai honetan asmo horiek azalduko dizkigu Hektorrek. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/160927_Gomutan01.mp3 Deskargatu hemen.