Lanaren ekonomiaren tartean Jon Bernat Zubiri ekonomialariak Miren Etxezarreta ekonomialariaren hausnarketak ekarri dizkigu, artikulu anitzen egile da, ekonomia kritikoa ardatz duen TAIFA mintegiaren sortzaile, EuroMemo taldeko partaide, munduko herrialde askotan eman ditu klase eta ikastaroak . 2007an, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedratiko emeritua izendatu zuten ekonomia planifikatuan. Hamarkada galduaren inguruan […]
Hizpidea
Bilbo Hiria eta Gasteizko Hala Bedi bi irratiek elkarlanean egindako goizeroko informazio saioa. Astelehenetik ostegunera, goizeko 9etatik 10etara, Euskal Herriko eta munduko gaurkotasuna Bilbo – Gasteiz konexiotik.
Donald Trumpen garaipenak agerian utzi du AEBetako herritar askoren haserrea eta deskontentua. Mundu osoa hara begira egon da eta harriduraz jaso du Trumpen garaipena. Estatu klabeetan gailendu da errepublikarra. Bertatik bertara giroa ezagutu nahi izan dugu eta Idahoko hiriburura jo dugu Boisera. Euskal jatorriko gizatalde handiena Boisen kokatzen da. Hiri […]
Korrikak hogeigarren edizioa izango du datorren urtean: Otxandion abiatuko da martxoaren 30ean, eta Iruñean amaituko apirilaren 9an. Lelo gisara ‘Batzuk’ hautatu du AEK-k, ‘bat’ eta ‘zuk’ hitzak elkarturik. Asier Amondo korrikako arduradunak eman dizkigu edizio honen xehetasunak. Euskara ezagutzera eta erabiltzera gonbidatzea du helburu 20. Korrikak, bat eta zuk hitzak […]
Sozialismoaren Historia Labur Bat 2013an hasten da gauzatzen Gorka Etxebarria Dueñasek GITE-IPESen Julio Araluze beka irabazten duenean. Historia luze bat kapitulu laburretan kontatzen digu, aurreko urtean argitara eman zen liburua. Aurkezpen ezberdinak egin ostean berriz ere izango dute berba gai liburua berriz Bilbora itzuliko da, baina oraingoan Loiuse Michel liburutegian aurkeztuko dute liburua. Gorka […]
Turkiara begira jarri gara Mikel Aramendi nazioarteko adituarekin. Larunbatean HDP Herrien Alderdi Demokratikoko hamabi parlamentari kurdu atxilotu zituen Turkiako Poliziak. Uztailaz geroztik, 180 hautetsi eta 300 ordezkari kurdu atxilotu dituzte, propaganda terrorista egiteaz akusatuta. Herrialdearen egoeraren azterketa egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/161108_Hizpidea_mikel_aramendi.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur abiatuko da COP22 goi bilera Marokon. Bertan Nazioa Batuen erakundeak egokitzen hasi beharko du klima Aldaketaren aurkako Parisko akordioa indarrean jarri ondorengo arkitektura juridikoa. Akordioa nola betaraziko duten adostu beharko dute. Parisen 175 herrialdek sinatu zuten eta orain 72 herrialdek berretsi dute. Akordioaren helburua munduaren berotzea gutxitzea. Iñaki Barcena […]
Ostiralean egin zuen lehen bilera Espainiako gobernu berriak. Bukatutakoan Europako Batasunak ezarritako defiziten mugak bete egingo dituela agindu zuen Iñigo Mendez de Vido bozeramaileak, hau da, %4,6 aurten eta datorren urtean %3,1. Honek aurrekontuetan izango du isla, eta guzti honen inguruan berba egin dugu dugu, Joseba Felix Tobar Arbulurekin, UEUko […]
Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Gizarteratze eta Bermatutako Errenta berria, abian dela kontatu digu. Bazterketa eta pobrezia pairatzen duten herritar gehiagori emanen diote babes ekonomiko eta soziala atzo onartu zuen Nafarroako parlamentuak. Bestetik Nafarroan ere langabeziak behera egin du, 586 pertsona gutxiago izan dira Nafarroako Enplegu […]
Hizpidea saioan Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko bozeramailea elkarrizketatu dugu. Euskal preso politikoen senide diren 185 adingabekok pairatzen dituzte dispertsio politikaren ondorioak Bizkaian. Errealitate horrekin, haien senideak ikusteko ehunka kilometro bidaiatzera derrigortuak dira, haien garapen pertsonal, sozial eta afektiboan sortzen dituen ondorioak sufrituz, baita osasun zein ikasketa errendimenduan. Horren inguruan hitz […]
Madrilera begira jarri gara eta azken hilabeteetan gertatutako aztertzeko asmoz Asier Blas politologo eta EHUko irakaslea batu zaigu. Esperotako gertatu dela uste du Asier Blasek, bigarren hauteskundeen ondoren PPk emaitza hobeak eskuratu zituen eta hirugarren hauteskundeak ekiditu ditu PSOEk, beldurrak eraman du PSOE alderdi abstentziora. Murrizketak Europar Batasunak ezartzen ditu […]
