AEBetako zerbitzu sekretuek aho batez berretsi dute Kongresuan Errusiaren esku hartzea Alderdi Demokrataren aurkako eraso zibernetikoan, baina Donald Trump presidente hautatuak salatu du haren aurkako konspirazio bat dela. Nazioarteari begira jartzen gara. Urte berriarekin oraindik ere hainbat kontu berriro ekarri behar izango ditugu tarte horretara. Horrela egingo dugu gaurkoan ere, […]

1

2017 urtea hasi berri dugularik, Europar Batasunaren gorabeherak aztertu ditugu Joseba Felix Tobar Arbulurekin. Hasteko, Britainia Handiak abiatutako bideari erreparatu beharko diogu, Europar Batasunetik alde egiteko bidea irekita utzi du eta. Berriro gogora ekarri dizkigu Josebak hainbat ekonomialariren hausnarketak, posible dela austeritate politikak albo batera utzi eta Europar Batasunetik kanpo […]

Urte hasierarekin, langabeziaren datuak jakin ditugu, Urtarrilaren 4ean eman zituzten jakitera, 176.218 langabe zenbatu dituzte 2016an Hego Euskal Herrian. Bestetik Barne produktu gordinak 2017an  %2,3 haztea hego euskal herrian, datu horren arabera enplegua sortuko dela aurreikusten dute.Urte berriarekin adi jarraitu beharko dugu , Confebaskek eta lau sindikatu nagusiek Araban, Bizkaian […]

Gobernuak Kontabilitate Plan Orokorrean azken orduko aldaketak egin ditu,  enpresa txiki eta ertainei dagokionez. Badirudi aldaketek ez dutela eragin handirik izango, baina kontabilitateak langileengan duen ondorioa erabatekoa da; erregulazio planak aplikatzerakoan, enpesa itxierak, kaleratzeak… hala ere, ezezaguna da askorentzat, ulertezina. Kontabilitatea neutroa dela esan ohi da, baina ez da horrela. […]

EAJk, EH Bilduk,Geroa Bai,  Nafarroako Ahal Dugu-k, ESK-k, Eilasek eta Etxaldek agerraldia egin dute Bilbon, Luhusoko polizia operazioaren inguruko balorazio bateratua egiteko. Ainhoa Etxaidek irakurri du hiru puntutako dokumentua euskaraz eta Txiki Muñozek erdaraz, aldamenean sinatzaile guztiak zeudela. Sinatzaileek positibotzat jo dute atxilotuak askatu izana eta Ipar Euskal Herriko gizartearen […]

Herritar dinamikak 2019ra arteko bide orria aurkeztu du, Iruñean. Urte hauetan Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen eta ariketaren eztabaida publikoa zabaltzea nahi du. Datozen urteetako bidea lau ildotan ardaztu nahi duela jakinarazi du: galdeketetan, erabakitzeko eskubidearen aldeko itunean, herri mobilizazioan eta elkarlanean. Galdeketak dagoeneko hasi dira herri txikietan eta helburua hiriburuetara […]

Hego Euskal Herriko ekonomia %3 handituko dela adierazi dute hainbat finantza erakundek, horiek aztertu ditugu Joseba Barandiaran ekonomialariarekin.  Barne eskariak egin du tira ekonomiatik, baina, horrez gain, petrolio merkeak eta Europako Banku Zentralaren diru politika oldarkorrak bultzada eman diote hazkunde horri. Datorren urteari begira, azken bi faktoreok indarra galduko dute, […]