TTIP itunaren aurkako euskal kanpaina, abian da. eta Europa osoan, ere, martxan dago. Ezkutuan negoziatzen ari diren Itun transatlantiko horren aurka euskal manifestua atera dute, eta Europan dagoeneko hiru miloi sinadura bildu dira. Larunbatean protesta jardunaldia egingo dute Europan, hainbat ekitaldirekin kontinenteko toki askotan, TTIPren kontrako ekimeneko Igor Merak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151008hizpideaigormera.mp3 Deskargatu […]

“Zinema indigena: erraietatik so” zikloa astelehenean hasi zen Leioako EHUn, asteartean leku berean jarraitzeko. Gaur, Algortako Villamonte kultur etxean izango dira, besteak beste, Yanilú Ojeda eta Xanti Salvador, “Sembrando cine. Zinema komunitarioa” lelopean. Datorren astelehenean, hilak 12, Ameriketako hainbat herrialdetan Erresistentzia indigenaren eguna ospatuko dute, GITE-IPESeko Pol Asensiok gogoratu digunez. […]

Gaurko magazin honetan tartetxo bat egin diegu Nazioarteko gaiei, eta gurekin Txente Rekondo izan dugu. Hasteko, pasa den igandeko Portugalgo hauteskundeak aztertu ditu: Txenteren ustez, irakurketa ezkorra egin behar dugu. Bestetik, azken asteotan Europan gertatzen ari den errefuxiatuen arazoa aztertu du: hedabide handien mezu interesatuez gain, gerrek jarraitzen duten bitartean, […]

Goizero Bilbo eta Gasteiz irratiz lotuko dituen zuzeneko informazio saio berria sortu dute Bilbo Hiria eta Hala Bedi irratiek elkarlanean. Gaur abiatu den HIZPIDEA saioa astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 10:00etara emitituko da aurrerantzean, Bilbon eta Gasteizen aldi berean. Irratsaioak aktualitatearen inguruan jarduten du eta kolaboratzaile sare zabala dauka (30tik gora). […]