Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietara, kulturaren bidetik ere jo nahi izan dugu gaurko Hizpidea magazinean eta lehenbiziko emakume bertsolariaz ditugun datu apurrak gogora ekarri. Argia astekariaren zuzendari dugun Estitxu Eizagirrek lagundu digu horretan, hil honen 4an “Plazidatik plazara” izeneko hitzaldia eman baitzuen Zizurkilen Plazida Otañori buruz, lehen emakume bertsolariari buruz, alegia. […]
Hizpidea
Bilbo Hiria eta Gasteizko Hala Bedi bi irratiek elkarlanean egindako goizeroko informazio saioa. Astelehenetik ostegunera, goizeko 9etatik 10etara, Euskal Herriko eta munduko gaurkotasuna Bilbo – Gasteiz konexiotik.
Joan den asteazkenean NBE Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusi den Ban Ki-moon txangoz izan da Tindufeko kanpamentuetan, SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren arduradunekin hitz egiten. Hori dela eta, Berria egunkariko Gotzon Hermosilla kazetariak Mendebaldeko Sahararen gatazka hartu du hizpide eta sakon jorratu du gaia, sahararrek azken berrogei urte honetan nazioarteko komunitatetik […]
Erain Debagoiena ekimeneko kide den Lierni Olmedok bere eskualdean erabakitzeko eskubideaz herri kontsultak izan daitezen egiten diharduten lanen berri eman digu. Ekainaren 12an egingo lituzkete herri kontsultok, baina horretarako ezinbestekoa zaie herri bakoitzean bozka egiteko adinean dauden biztanleen %10en sostengua izatea, bestela ezin baita inolako kontsultarik egin. Joan den asteburuan, […]
Hamabostean behin hitz egiten dugu Jon Bernat Zubirirekin ekonomia gaiei buruz, eta, egia esan, inoiz hemengo eta inoiz kanpoko kontuak jorratzen ditu, baina ezin interesgarriagoak izaten dira berak proposatzen dizkigun gaiak. Gaurkoan, esaterako, Europako Batasunak darabilen politika ekonomikoaz jardun du Jon Bernatek, gehienbat. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160307hizpideajonbernart.mp3 Deskargatu hemen
Baigorriko Etxauzia jauregia Nafarroaren eta nafarren historiaren lekukoa izan da Erdi Arotik, XII. mendean eraikia izan baitzen. Geroztik, XVI. eta XVII. gizaldietan zenbait birmoldaketa egin zitzaizkion eta Frantziako Iraultzaren urteetan arras kaltetua gertatu zen kanpotik nahiz barnetik. Jabe askoren eskuetatik pasa ondoren, oraingoek salgai jartzeko xedea dutelarik, eskualdeko herritarrek bat egin […]
Gure entzuleek badakiketenez, Hizpidea magazinean ostiralero Iruñeko Euskalerria irratiarekin bat egiten dugu uhinen bitartez, bertako esatari den Mikel Bujandak Nafarroa Garaian astean zehar sorturiko albiste nagusien errepaso azkarra baina mamitsua egin diezagun. Oraingo honetan gure erresuma zaharreko debate politikoan dauden gai nagusiak jorratu ditu Mikelek, CAN finantza erakundearen auzia eta […]
Atzo bertan aurkeztu zuten CEAR Euskadik eta beste zenbait erakundek aniztasunaren tratamentua lantzeko garaian kazetariek eta hedabideek izan beharko luketen ardurari buruzko kanpaina, xenofobia, zurrumurruak eta mezu arrazistak ez zabaldu eta gaion trataeraren kontzientzia hartze aldera. Horren berri emateko, SOS Arrrazakeria Gipuzkoako kide den Anaize Agirre Larreta izan dugu gurekin […]
Bizkaia eta Araba artean kokatua dagoen eskualdea dugu Aiaraldea, bere baitan bederatzi udalerri biltzen dituena, Arakaldotik hasi eta Amurrioraino. Euskararen lurraldea izanagatik ere, aspaldi luzean euskara gainbehera dator bertan, erdararen eraginez. Galera hori gelditu nahian eta hiztun berriei babesa eman nahian, Euskararen Kontseilua sortu berri dute bertako 40 elkartek eta […]
Gaurko saioan Sortu alderdiaren ordezkari den Pernando Barrenarekin mintzatu nahi izan dugu, Arnaldo Otegiren berehalako askatasunak lagun zein politikari moduan sorrarazten dizkion zirrara eta pentsamenduak gurekin partekatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160223hizpideapernandobarrena.mp3 Deskargatu hemen
Joan den igandean Bolivian konstituzioa aldatu ala ez erabakitzeko bozketak izan zirela eta, Resumen Latinoamericano aldizkariko Fakun Aznarez kazetariari hots egin diogu, gai honetaz gehiago konta diezagun. Fakunek adierazi digunez, bozen zenbaketa oraindik amaitzeke dago, bertan oso prozesu motela darabiltelako, baina, itxura guztien arabera, ezezko bozka baiezkoari gailenduko zaio, nahiz […]
