Hor dago ideia: Eskualdeko Garapen Iraunkorrerako elkarte bat sortu nahi dute Busturialdean. Horretarako, zenbait elkarte desberdin bildu dira, eta data jarri dute lehen bilera egiteko, datorren larunbatean hilak 30. Hortik aurrera, urratsez urrats, 5 urteko epea hartu nahi dute sektore desberdinek elkartzeko, Iratxe Arriolak kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160127hizpideairatxearriola.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den eguneko txistualdia eta larunbatekoa: ez, ez da ondo hasi nahiz eta bigarren horretan diru mordoa inbertitu. Kritikak, gainera, barrutik datoz, Denis Itxaso eta Gasco jaunek egindakoak kasu, Gorka Bereziartuak kontatu digunez. Eta hemendik aurrera, zer? Hor galdera, eta erantzuna, batek daki baina airean egon daiteke. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160126hizpideagorkabereziartua.mp3 Deskargatu hemen

Antxeta Irratiak (Hendaia, Hondarribia, Irun…) 15 urte betetzen ditu aurten, eta horretarako oso egitarau mardula prestatu dute datozen hilabeteetarako. Pasa den ostiralean hasi ziren Hendaian, bertso-pintxo-potearekin eta ekainera bitarte hainbat jarduera izango ditu: Topaketa gastronomikoak, hitzaldia, aurkezpen jaialdia… Aitziber Zapirain koordinatzaileak hori eta gehiago kontatu digu. gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160126hizpideaaitziberzapirain.mp3 Deskargatu hemen

Txente Rekondorekin gogoratu dugu “udaberri arabiarra” fenomenoaren hastapena. 2011ko urtarrilean Tunisiako Zine al Abidine Ben Alik Saudi Arabiara joan behar izan zuen: batzuentzat, hor hasi ziren udaberri arabiarrak. Gero, Libia, Siria, Yemen, Egipto, Bahreinera… hedatu zen arabiar gizarteak aldatzeko gogoa. Saudi Arabia eta Mendebaldearen papera ahaztu gabe, bost urte pasa […]

Pasa den ostiralean Garikoitz Goikoetxea kazetariak artikulu ederra atera zuen BERRIA egunkarian, eliza katolikoak bereganatutako ondasunen inguruan. Hegoaldean, milatik gora bereganatu ditu azken urteotan Elizak, horietariko 525 EAEn. Kontua 2007tik dator, eta Garikoitzek kontatu digun arabera ondasun mota asko dira horien artean: deigarria da Gipuzkoan bereganatutako kopurua, 400 baino gehiago. […]

Hala ematen du: espainiar estatua bidegurutze ekonomikoan dago egin behar diren erreformengatik, gehi Zor pribatu handiagatik. Europak, murrizketa berriak eta beste Lan erreforma bat eskatuko dio laster. Horien aurrean, hurrengo gobernuak zer egin ahal du? Hor galdera eta erantzunak Jon Bernat Zubiri Reyk eman ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160125hizpideajonbenitezaxpiri.mp3 Deskargatu hemen

Hizpidea magazinearen hasieran Ninbe Moreno Uriolako kazetaria izan dugu gurekin. Ninbek bi gai jorratu ditu: alde batetik, azkenean Bilboko Udalak plazatxo bati Yolanda Gonzalez zenaren izena jarriko diola BVEk erahildakoari. Bestetik, Ninbek, amaitu berri den 2015 azken 136 urteotako urterik beroena izan dela aipatu du, eta beroketa globalaren aurrean birziklatzearen […]

Gaur kolaboratzaile berria izan dugu Hizpidea magazinean, Liher Gonzalez hain zuzen. Liherrek OlatuKoop sarearen historia kontatu digu jaio zenetik. Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatiben bilgunea da OlatuKoop, eta sare honek egindako ibilbidea, orain zertan dabilen eta etorkizunera begira zeintzuk diren erronka nagusiak kontatu digu Liherrek. […]

Gaur 17:00etan hasita, gaur Rosa Luxenburg II. konferentzia egingo dute Hika Ateneon. Hasteko Jule Goikoetxeak eta Lorea Agirrek “Ezkerreko eraldaketaketa feminismotik” gaia jorratuko dute. Gero, Albert Botranek, CUPeko diputatu eta historialariak, “Catalunya en la encrucijada” berbaldia eskainiko du. Yolanda Jubetok hori eta askoz gehiago kontatu digu gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160122hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen.