Nora doa Ertzaintza? Galdera horri heltzen dio Ahoztar Zelaietak bere azken liburuan, Quo vadis, Ertzaintza? lanean. Kazetari eta ikertzaileak Ertzaintzaren azken urteotako bilakaera aztertu du, erakundearen barruko botere-borrokak, sindikalgintza, polizia-indarkeria, ustelkeria eta narkotrafikoa, ultraeskuinaren gorakada eta zaintza-teknologia berrien hedapena ardatz hartuta. Ertzaintza gizartean duen presentziagatik eta azken urteotan izan dituen […]

Mari Carmenen etxegabetzeak Espainiako Estatuan sortu duen arreta mediatikoak, hein batean etxebizitza sindikatuen lanari esker izan dela azpimarratu du EH etxebizitza sindikatuak, inflexio-puntu bat markatu du hainbat hilabetez alde batera utzita egon den etxebizitza-dekretuari dagokionez. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak atzo ohartarazi zuen dekretua langile klasearen benetako eskaeretatik eta beharrizanetatik […]

Dorleta Urretabizkaia aktore eta dramaturgoak Rigor mortis antzezlana sortu zuen 2022an, eta orain, lau urte geroago, berak sortutako istorioa taula gainera eramango du, aktore lanetan ere arituz. Txalo eta Tanttaka konpainiek ekoitzitako komediak familia baten heriotza baten ondoren azaleratzen diren sekretuak eta esan gabekoak ditu ardatz. Mireia Gabilondok zuzenduta, Urretabizkaiak […]

Maria Ortega kazetariarekin Argia astekariaren errepasoa egin dugu. Donostiako Zinemaldia abiapuntu hartuta, zinema izan dugu hizpide, eta astekarian ere gai nagusietako bat da. Astekariak euskal zinemaren azken 20 urteetako bilakaera aztertzen du, Euskal zinema 2005-2025. Hasiera bat liburuan oinarrituta. Liburua Josu Martinezek eta Samara Veltek koordinatu dute, eta euskal zinemaren […]

Gaur gurean Harritxu Gete Ugarte dugu, aurten Gladys Saria jasoko duen ikertzailea. Matematikaria eta hizkuntzaren prozesamenduan doktorea, Vicomtechen egiten du lan, euskararako itzultzaile automatikoen eta adimen artifizialaren alorrean. Baina ikerketaz harago ere badu zer kontatu: emakumeek teknologian duten presentzia eta neska gazteentzat erreferente izatea ere landu ditu. Irailaren 24an jasoko […]

Hiria ez da ikusten bakarrik: entzun ere egiten da. Kaleetako trafikoa, obrak, terrazetako elkarrizketak, jaietako musika, kontzertuak, haurren jolasa… Soinu horiek guztiek osatzen dute bizi garen hiriaren soinu-paisaia. Baina denok ez dugu modu berean entzuten, eta denok ez dugu soinu bera sortzeko edo jasateko aukera bera. Horregatik, gaur galdera bat […]

Bertsolari txapelketako sintonia entzuten hari gara, larunbatean abiatuko da Hazparnen. 50 bertsolarik parte hartuko dute lau urtean behingo hitzorduan. Lehen faseak zazpi saio izango ditu, Euskal Herriko herrialde bakoitzean bana; lehenbizikoa Hazparneko Mendeala gelan jokatuko da, larunbatean. Abenduaren 20an Iruñeko Nafarroa Arenan jantziko diote txapela irabazleari. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari […]

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak euskara Babes Bereziko Kultura Ondasun Immaterial izendatzeko prozedura abiatu du. Helburua euskarak euskal kultura sortu, transmititu eta birsortzeko duen funtsezko eginkizuna aitortzea da. Ebazpena irailaren 16an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Une horretatik aurrera, hogei eguneko informazio publiko eta entzunaldi-aldia zabalduko da. […]

Antzerki eta dantza garaikidearen BAD Bilbao jaialdiak 28. edizioa egingo du urriaren 15etik 25era. Bilboko Udalak antolatuta, antzerkiaren, dantzaren eta dramaturgia berrien inguruko proposamen berritzaileak eskainiko ditu hiriko hainbat agertokitan. Guztira, 17 konpainiak hartuko dute parte aurtengo edizioan: sei Euskal Herrikoak izango dira, zazpi estatukoak eta lau nazioartekoak. Programazioan, gainera, […]