Argia astekariaren aste honetako zenbakiaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean, desobedientzia ekintza gisa, Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek baxoko (batxilergo amaierako) matematikako azterketa euskaraz egitea erabaki dutela ageri da, Frantziako Hezkuntza Ministerioak aukera hori ukatu ostean. Ikasleek salatzen dute ez zaiela bermatzen ikasi duten hizkuntzan ebaluatuak izateko eskubidea, […]

Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. https://www.bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260528_agenda_argiaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.  

Euskararen transmisioa sustatzea eta aisialdian euskararen erabilera indartzea. Horretarako, haurrek eta familiek elkarrekin jolastu, abestu, sortu eta esperimentatzeko aukera izango dute, giro goxo eta dibertigarrian. Aurtengo edizioan, gainera, zaintza izango da ardatz nagusia, eta Makusi pertsonaia maitagarriak lotuko ditu saio guztiak.Gaur gurekin dugu Bilboko Udaleko euskara zinegotzia, dugu Eider Inunciaga, […]

Maiatzaren amaierarekin batera, Gabriel Aresti euskaltegiak Udaberri Jaia ospatu du beste urte batez, Algara Konpartsaren eskutik. Eta gaurkoan, gainera, eguraldiak ere festa giroarekin bat egingo du: zerua oskarbi egongo da eta beroa izango da eguneko protagonista. Tenperatura maximoak 30 eta 35 gradu artekoak izan dira. Bilbo Hiria Irratia ere kalera […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalean Michelin fabrikan izandako 100 eguneko grebaren 50. urteurrena hartu dute hizpide. Ekain Carrasko lankideak apirilean Lasarte-Orian egindako bisitaren kontakizuna egin du. Grebalariek eurek gidatu dute bisita, eta fabrikan eta herrian bizi izan zen giroa gogoratu dute: fabrikaren pisua herrian, antolakuntza moduak […]

GUKAk Bilboko kaleetan zehar ibilbide eta ekintza sinbolikoa egin zuen, “erdalduntze makina” aurrean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Ibilbidea Ronda kalean abiatu zuten euskararentzako arnasgune batetik , Bira kulturgunetik. Ekintzan parte hartu zutenek zirekin eta musukoekin jantzita hartu zituzten kaleak, “erdalduntze makinari darion keak euskaldunei arnasa hartzen uzten ez diela” salatzeko. […]

Gaur etxebizitzarako eskubideaz, errepresioaz eta herri antolakuntzaz hitz egingo dugu. Bilboko Zurbaranbarri auzoan etxegabetze bat geldiarazteko ekintza batean parte hartzeagatik, AZET Etxebizitza Sindikatuko hainbat kidek 5.000 eurotik gorako isunak jaso dituzte. Sindikatuak salatu du ez dela kasu isolatua, baizik eta etxebizitza mugimenduaren eta oro har herri mugimenduen aurka ematen ari […]

Ziraun taldeak ‘Biziraun’ disko berria argitaratu du, euskarazko rock indartsu eta ilunaren aldeko apustua sendotuz. 2022an Gernika-Lumon sortutako Ziraun taldeak bere bigarren estudioko lana aurkeztu du: Biziraun. Maiatzaren 7an argitaratutako disko berriak 9 abesti biltzen ditu, euskarazko rock indartsua, doinu ilunak eta ahots femenino melodiko eta boteretsua uztartuz. Aste honetan […]