Uztaila iristearekin batera, Plentziak elkartasunerako hitzordu berezienetako bat hartuko du berriro ere. Datorren uztailaren 11n ospatuko da Itsas Martxaren 13. edizioa, euskal preso eta iheslarien zein Palestinako herriaren aldeko ekimenekin. Goiza itsasadarrean egingo den martxa ikusgarriarekin hasiko da, eta egun osoan zehar aldarria eta jai giroa uztartuko dituzte herri-bazkaria, musika, […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
BilboArtek ikasturtea amaitzeko ohiko Ateak Zabalik jardunaldiak eta artista egoiliarren erakusketa aurkeztu ditu. URIBITARTE40 aretoan, azken hilabeteotan zentroan lanean aritu diren hamabi sortzaileren lanak ikus daitezke, arte garaikidearen joera, hizkuntza eta ikerketa prozesu anitzak erakutsiz. Artista horien artean dago gaur gurekin izango dugun gonbidatua, Auritz Iñurrieta Orbezua, bere sorkuntza-prozesua eta […]
Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiak etenik ez duela salatu dute Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon, Gasteizen eta Donostian deitutako elkarretaratzeetan. Ehundaka lagun batu dira bilboko ingeneritza eskol aurrean. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera, oldarraldi «politiko, mediatiko eta judizialak» hezkuntza ipini du jopuntuan daborduko, eta horrek «euskararen desofizializazio prozesua» sakontzea ekarri du. «Unibertsitatera sartzeko proben […]
Protesta egiteagatik 4.000 eurotik gorako isunak jaso dituzte Subflubiala Ez plataformako zazpi kidek. Iazko urriaren 16an Bilbon, Foru Jauregian egindako protesta baketsu baten ondorioz, 600 euroko isunak ezarri dizkiete bakoitzari, Mozal Legea aplikatuta eta desordena publikoak egotzita. Plataformak salatu du ez zela inolako segurtasun-arazorik izan eta isun horiek protesta eskubidearen […]
Igandean Ekainak 28 LGTBIQ + kolektiboaren eskubideen aldeko borroka eguna da. Ekainak 28 koordinadorak manifestazioa deitu du eta egun honen izaera politikoa azpimarratu du. Bilbon, Bilbao Bizkaia harroren eta Bilboko udalaren oldarraldi neoliberala salatu dute, kolektiboaren borrokak, leiho turistiko giza saltzen ari direla salatuz. Aurten ere Bilbo udalak karrozen desfilea […]
Uztailaren 1ean abiatuko da EuskarAbenturaren zortzigarren espedizioa. Atharratzetik Getxoraino, Euskal Herriko eta diasporako 130 gazte euskaldunek hilabeteko bidaia egingo dute euskararen, kulturaren eta elkarbizitzaren inguruan esperientzia paregabea bizitzeko. Aurten, gainera, bidean hainbat berritasun izango dira, eta “Jzioqui dugu” lelopean euskararen pizkundeari bultzada ematen jarraituko dute. Gaur, espedizio honetan parte hartuko […]
Ekainaren 23tik 27ra bitartean, Bilboko kaleak dantzaren agertoki bihurtuko dira beste behin Lekuz Leku jaialdiaren eskutik. Hiri-inguruneetako dantzari eskainitako nazioarteko jaialdiak 22. edizioa ospatuko du aurten, eta nobedade nagusi batekin dator: “Noraezak / Nire ibilera, gure dantza” izeneko proiektu komunitarioa. Herritarrak izango dira protagonista, Bilbo oinez eta beste erritmo batean […]
Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. Beroari aurre egiteko proposamen interesgarriak ekarri dizkigute. Ez galdu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260619_agenda_abio_rente.mp3 Deskargatu hemen.
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortegarekin kazetariarekin. EHZ jaialdiak 30 urte beteko ditu aurten. Urteurren berezi hori baliatuta, Jenofa Berhokoirigoinek elkarrizketatu du Mattin Olzomendi, festibaleko programazio lantaldeko kidea. Solasaldian, EHZren bilakaera aztertu dute, bereziki musikaren alorrean izan duen eraldaketa, betiere autogestioa ardatz duen jaialdi baten ikuspegitik. Beste urteurren biribil […]
Ekainaren 20a Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da, eta testuinguru horretan aurkeztu dute Euskal Herrian errefuxiatuta dauden palestinarren egoerari buruz egindako diagnostikoa. Gernika Palestina elkarteak azaldu dutenez, azterketa ardura eta kezkatik sortu da. Nabarmendu dute ez dela haien eskumena errealitate hori dokumentatzea, ezta erakunde publikoen egitekoa ordezkatzea ere, baina beharrezkotzat jo dute […]
