2022an, Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak 693.000 euro berreskuratu ditu bere bazkideentzat, 2017. urteaz geroztik finantza-erakundeei jarritako 2.500 demanda baino gehiagoren ondorioz. Halaber, 1.710.000 euro eskuratu dira guztira. Demanda horiek zoru-klausulak aplikatzearen ondoriozko bidegabeko kobrantzari, hipoteka eratzeko gastuen ordainketari (notaritza, erregistroa, kudeaketa eta tasazioa), irekiera-komisioari, revolving txartelei (abusuzko interesa aplikatzen dutenak), phisingari, […]

Auzoa elkarteen federazioak Osasun publikoaren aldeko protesta deitu du. 2023an, urtean osasun publikoa desegiten ari direla. Gizarte, auzo eta sindikatu eragileek ohartarazi digute orain dela edo inoiz ez. Osasunaren pribatizazioa gelditu behar dela, osasun pribatua ordaindu ezin duten pertsona askorentzat aukera bakarra delako. Kalera irteteko unea dela azpimarratu dute, Erabiltzaile […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean lodifobia osasungintzan aztertu dute. Bi erreportaje landu dituzte, June Fernandezke eta Amaia Lekunberrik, hurrenez hurren, osasungintzan jasotako arreta aztertzen. Kasu asko aztertzen dituzte. Horietako batek dio esan ziotela, “edo argaltzen duzu edo ez duzu umea edukiko”. Argi-Kontra atalean, Juncal Altzugarai fisioterapeuta […]

Eskuak txindurritzea lepo inguruko arazoen ohiko sintoma da. Oier Gorosabel fisioterapeutarekin landutako gaia dugu. Normala den bezala, askotan jendeak ez du ikusten zerbikaletako eta eskuetako arazoen arteko lotura. Nahikoa arrunta izaten baita sintomak jatorrizko arazotik urrun agertzea; hori dela eta, hobeto uler dezakezue zergatik “galtzen” dugun fisioterapeutok hainbeste denbora eskua […]

20022ak euskararen eta hizkuntza politiken arloan emandakoa aztertu eta 2023ko erronkak aurkeztu ditu Kontseiluak. Urte berrirako bide orriak hiru lan lerroa izango ditu, hezkuntza, adostasuna eta euskararen kontrako oldarraldi judizialari aurre egitea. Irun, Laudio edo Barkaldon gertatutako oso larritzat jo du Idurre Eskisabelek. Horren harira protokola bat lantzen ari direla […]

Hogeita lau euskal erakundek elkarrekin antolatu dute Emakumeak Zientzian ekimenaren 7. edizioa. Edizio honen helburu nagusia da gizonen eta emakumeen arteko erantzunkidetasunak duen garrantzia azpimarratzea, guztion artean zientzia eta teknologia berdinzaleagoa sustatzeko. Otsailaren 11 Neska eta emakume zientzialarien nazioarteko eguna ospatuko da eta horren arira hainbat ekimen jarri dituzte martxan. Leire […]

EAEko aniztasunari buruzko barometroa:  ijitoekiko pertzepzioak eta jarrerak neurtu ditu barometroan Ikuspegik immigrazioaren euskal behatokiak. Ikerketaren izenburuak dioenez, gure gizartearen aniztasuna ikertu duzue, gizartea aldatu da baina agian ez pentsatzen dugun horrenbeste. Ijitoen pertzepzioak aztertu dituzte, eta haien integrazio eskasari buruzko adostasun soziala ikusten da. Lia Gonzalezek ekarri dizkigu ikerketaren […]

Argia astekariaren errepasoa azaletik abiatu dugu, Peruko egoera aztertu dute . “Arrazakeria eta lapurreta, haserreen oinarrian” lerro buru nagusia. Deforestazioaz eta lurren desjabetzeaz hitz egiten da erreportajean, batez ere Peruz baina baita Brasilez ere. Erreportajeen atalean Erle beltzaren inguruan jardun dute. Euskal Herriko erle beltza desagertzeko zorian dago. Bukatzeko Oñatiko […]

Udalak zabalik du datorren astelehenera arte, urtarrilak 23, Bilboko Aratusteak iragartzeko kartela aukeratzeko botoa emateko epea.Partaideek sei kartel finalisten artean aukera dezakete: “Danza de Disfraces coloridas”, “Don Diego Carnaval”, “Ikonoa”, “Sardinitas por aquí, Sardinitas por allá”, “Carnacalles” eta “B de Bilbao”. Lehiaketara aurkeztutako 125 kartelen artean, Epaimahaiak lanaren kalitate teknikoa, […]