1977an Sex Pistols talde britainiarrak No Future esamoldea zabaldu zuen God save the Queen abestian. lana eta ongizatea lortzeko promesak hautsi egin ziren 70. hamarkadako neoliberalismoarekin, eta gazte belaunaldi bat sistemak abandonatu zituelako sentsazioarekin, eta enplegua edo etxebizitza lortzeko aukerak galdu zituelako sentsazioarekin hazi zen. Testuinguru horretan baina XXI. Mendean […]

 Irati  Paul Urkijo zuzendariak egindako  filma da, Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua. Donostiako Beldurrezko astean ikusteko aukera izan du Ane Urkiolak eta gaurko saioan Irati izan du hizpide. Sitgesko zinema jaialdian ikusleen sari nagusia irabazi ostean, Paul Urkijoren Irati filmak Donostiako Beldurrezko Astearen sari […]

Bazter fest Jaialdiak 8. edizioa ospatuko du azaroaren 5ean, larunbata, 20:00etan, Bilborocken. Edizio berri honetan, bertako eta  kanpoko artistak izango dira protagonista.. Horrela, emakumezko artisten erreferentziak zabaltzen dira gazteen artean, hip hoparen ingurukoak, Arratsaldea Aiala Dotekin hasiko da, reggae doinuekin ekin zion Laudioko artista, baina, bere ibilbidean aurrera egin ahala, […]

Gaur Udagoieneko ostera ekimenaren barruan Kafe antzokian, Kalakan eta Korrontzi taldeak arituko dira zuzenean. Agus Barandiaran batu zaigu irratira, Korrontzi taldeko trikitilaria. Ia 20 urteko ibilbide du taldeak eta tradizioa baztertu gabe, berritzeko nahia erakutsi du beti Korrontzik horren adibide orain arte plazaratutako lanak ditugu. Uda honetan kanpoan ibili dira […]

Hilabetean behin Binke hedabiderekin bat egiten dugu galdako eta Usansoloko berrien berri izateko. Hile honetan bertatik Jon Gomez kazetariak Galdakaon ospatu behar diren jardunaldi mikologikoen berri eman digu. Galdakao Bizkaiko mikologiaren hiriburua izango da berriz ere aste honetan, Peña Santa Cruz elkarteak Galdakaoko Udalaren laguntzaz Bizkaiko Jardunaldi Mikologikoen 53. ediziorako […]

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak manifestazioa deitu du larunbaterako Bilbon, Eusko Jaurlaritza lantzen ari den Hezkuntza Legeari ezezko borobila emateko. Ana Perez plataformako kidea izan da gurean. Ez dute bat egiten, zirriborroaren Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoarekin ere , ikastetxe publikoak eta itunpekoak egongo dira bertan. Beste ildo batetik jo behar […]

Irrati tarte honetan  behin baino gehiagotan aipatu dugu diafragma muskulua, sabeleko presio kontuak (hiato hernia, odoluzkiak) edota arnasarekin lotutako artikuluak tarteko. Baina guardasol formako muskulu honek sekretu asko gordetzen ditu; hobe esanda, bere inguruan gorputzeko ezinbesteko egitura ugari biltzen dira, gune zeharo estrategikoa osatuz. Askotan aipatzen den muskulu misteriotsu honen […]

“Arreta Gabezia eta Hiperaktibotasuna” izena duen nahasmendua TDAH siglekin ezagutzen dugu. Izaera neuro-biologikoa duen nahasmendua da, eta haurtzaroan sortzen da. Bihar Urriak 27 Arreta-gabezia  eta hiperaktibitatearen nahasmendua duten pertsonen eguna da, Bizkiako AHIDA elkartera joa dugu, gaitz hau ikusarazten egiten duten lana ezagutzeko eta egunean bertan zabalduko duten mezua ezagutzeko, […]

Bilboko Arriaga Antzokian Pabellón 6eko Antzerki Laborategiaren eta Gazte Konpainiaren azken ekoizpenaren estreinatuko da , Love & Money , Dirua eta maitasuna, Dennis Kellyren lanaren euskarazko egokitzapena. Idoia Barrondok eraman du euskarara eta  Cécile Marquettek zuzendutako antzerki muntaian. ‘Love & Money ‘, gordintasunez eta aldi berean umorez, kontsumo-gizarteari eta neoliberalismoaren […]

San Anton abesbatza tradizio handiko koru-masa da. Duela hogeita hamar urte baino gehiagotik, Alfredo Hurtado de Saratxoren gidaritzapean, 40 bat ahots mistok osatzen dute. Bilbon jaio zen gerraostean, Bilboko San Anton elizako parroko Claudio Gallastegi jaunari esker. Euskal musika tradizionala bildu, abestu eta zabaltzen duen abesbatza baten sustatzaile eta sortzaile […]