Bilboko udalak plaka bat jarriko du, bihar larunbata, frankismoa garaian Santutxuko Orue txaletean e4spetxeratu zituzten emakumeen omenez eta oroimenez. 1937ko ekainean faxistak Bilbora heldu eta gutxira muntatu zuten Orue txaletean emakumeen kartzela politikoa. Urte haietan, ehunka emakume, batzuetan seme alabekin batera, baldintza penagarrietan sartu zituzten preso Larrinaga eta Orueko kartzeletan […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
25 urteko ibilbidea ospatzen dabil Zea Mays taldea, urteurrena borobiltzeko euren ibilbideko hamaikagarren diskoa aurkeztu dute, Adore, kemena, kuraia deiturikoa. Aiora, Pitti, Ruben eta Asier prentsaurrean azken urteetako nondik norakoak azaldu dizkigute, izan ere azken urteak dena jarri du hankaz gora eta horrek taldearen egiteko aldatu du. 2019an Atera diskoa […]
Bilboko Udala Solokoetxe eta Zazpikaleak lotuko dituzten bi igogailu berriak eraikitzen hasi da, joan den ekainean jarduera utzi zuen igogailu zaharraren ordez. Ekainean abisua eman barik Iturribide kalean kokatuta dagoen igogailuak bere jarduna eten zuen, 1935ean inauguratu zen Iturribide kalean Emiliano Amannek diseinatutako igogailua. Zerbitzu publiko honek 87 urtez lotu […]
Barakaldon jokatu da Bertsolari gazteen XXX. BBK Sariketaren bigarren, eta azken, finalaurrekoa, Durangaldea eta Uribe Butroe taldeen artean. Durangaldeak lortu du finalera sailkatzea. Erabakita geratu da abenduaren 1eko finalaurrekoa. Aurtengo finala berezia izango da, sariketaren ostean urteurrena ospatzeko Bertso saioa ere izango da. Atzoko saioan Durangaldea eta Uribe Butroe taldeek […]
Azaroaren 19an abiatu zen hirugarren euskaraldia, Hitzez ekiteko garaia lelopean milaka lagun hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egiten ari dira egunotan. Bakoitza hautatutako rolean dabil Ahobizi edo Belarri prest. Euskaraldiaren atarian Kike Amunarriz Topaguneko lehendakariak adierazi bezala norbanakoak egiteko ariketa da baina beti laguntzen du inguruan giro egokia egotea. Horregatik Bilboko […]
Zer egin dezakegu lesioa baten ostean egiten genuen kriola praktikatu ezin badugu? Honen inguruko hausnarketak ekarri dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Adibidea ekarri digu, esaterako, mutil gaztea, kirolzalea, eskiatzen belaunean kolpe handia hartu zuena eta harrezkero minez dabilena. Lehenago ere lotailu gurutzatuen lesioa izan zuen, kirurgiarekin konpondua, eta berriro hautsi ote […]
2.500 atleta inguruk hitzordua dute igandean, azaroaren 27an, Santurtzitik Bilbora Nazioarteko Lasterketaren 34. edizioan parte hartzeko. Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak, Danel Bringas Santurtziko Kiroletako zinegotziak eta Oscar Álvarez lasterketaren antolatzailea den Santurtziko Atletismo Klubeko zuzendariak lasterketaren aurkezpena egin dute. Lasterketa honek, aurreko 33 edizioetan bezala, Santurtzitik abiatzen […]
Bea Egizabalek gaur MAGMA MIA!! bakarrizketa “aurkeztuko du Bira Kulturgunean.” Haserre nago, sutan nago, irakiten nago… presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute”. Umoretik eta feminismotik patriarkatuak egunerokoan baldintzatzen dute. Narratzailea eta pailazoa da Bea, aspaldi ipuin kontaketan hasi zen, azken urteetan Ane Labakarekin batera Erradikalak gara eta […]
Azaroaren 25 Indarkeria matxistan aurkako egunaren harira Itaia taldeak mobilizazioak deitu eta egun onen irakurketa partekatu du, instituzioen baliabideak jo mugan jarri dituzte.Guzti honen inguruan berba egin dugu, Itaiako Laiarekin. Indarkeria matxistari aurre egiteko Emakume langileon babesa antolatu lelopean protesta egingo dute Bilbon. Instituzioek jartzen dituzte baliabideak aztertu eta nahikoak […]
Euskal herriko mugimendu feministak beldurraren aurrean justizia feminista aldarrikatuko du Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako egunean. Gaur goizean agerraldia egin dute Bilbon, Aurreko urtetik gaur arte egoera ezer gutxi aldatu dela adierazia dute, indarkeria matxistak bere horretan jarraitzen duela. Sistema heteropatriarkal kapitalistak gure bizitzak kolpatzen jarraitzen ditu nabarmendu dute. Indarkeria […]
