Argia astekariaren errepaso ekarri digu Gorka Peñagarokano kazetariak. Torturaren Aurkako Egunaren atariko eraman dute azalera, Xabier Letonak kazetariak eginiko erreportajean. Kriminologiaren Euskal Institutuak aurten argitaratu du 1979 eta 2015 arteko Nafarroako tortura kasuei buruzko  ikerketa, baina 1960tik ordura artekoak ere eginak ditu lehenago.  Guztira, laburbiltzearren, ia 5.400 tortura kasu baieztatu […]

Gure Eskuk agerraldi bat egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean, eta erabakitzeko eskubidea lege bilakatzeko, “adierazpenetatik harago, proposamenak egiteko, zirrikituak bilatzeko, alternatibak lantzeko eta indarrak biltzeko” dei egin die legebiltzarkideei. Josu Etxaburuk azpimarratu du “Erabakitzeko eskubideak herri eztabaida serioa eta sakona behar du, eguneko […]

Galdakaoko eta Usansoloko Binke herri aldizkariaren kronika ekarri digu Jon Gomez Kazetariak. Lehenengo Usansoloko Ospitaleko lan gatazkak ekarri dizkigu. Osakidetzaren «inmobilismoaren» aurrean, euren soldata lehen arretarekin parekatzea eskatzen jarraitzen dute Labeako Ospitaleko TGEEZko langileek. Abenduan egin zuten moduan, lau eguneko greba egingo dute otsailaren 14tik 17ra. Aipatzekoa Galdakaoko udalak eta […]

Bilboko Udal Txistulari Banda Euskalduna Jauregiko agertokira igoko da berriro datorren astelehenean, otsailaren 6an, “Txistu mundua eta Martina” ikuskizunarekin. Ohi bezala, hitzordua OD aretoan izango da, 19:00etan. Oraingoan Bilboko Udal Txistulari Bandak kontraste handiko doinuak eskainiko ditu Eriz Pérez Egiluzekin gitarran eta Gorka Eskauriazarekin baxuan. Izaera nostalgikoko abestiak alaiagoak eta […]

Nire eguzkia Asla taldearen lehenengo diskoa da. Urte batzuetan zehar bikote gisa jardun ostean, 2019an maketa akustiko bat argitaratu zuten, eta, orain, beren estraineko lan luze honetan, banda-formatura jo dute. Diskoa 2022. urtean grabatu dute, Sopelako Sweet Saúl Music Recording Studioetan, eta Saúl Santolariak egin ditu teknikari eta produktore lanak. […]

Datorren astelehenean, otsailak 6, 3 urte beteko dira Zaldibarko zabortegia erori zenetik. Bi langile, Joaquin eta Alberto, hil ziren eta Euskal Herriko ingurumen luizirik handiena eragin zuen hondamendia izan zen. Ekologistak Martxan erakunde ekologistak uste du oraindik ere beharrezkoa dela hondakinei eta horien kudeaketari buruz hitz egiten jarraitzea.Ekologistak Martxan-ek Zaldibarko […]

Erreportaje nagusia Argia astekariak Osakidetzaren egoeraren ingurukoa izan da. Osakidetzaren gainbehera, egiturazko arazoak ditu. Donostia Ospitaleko zerbitzuburuen protestak, Basurtoko ospitalean  bihotz kirurgia Gurutzetara eraman nahi dutela, itxaron zerrendak…. Aspaldiko zauriak dira, arazoa handitu da, baina betiko kontua da. Esku pribatuek kudeatzen dute gure osasuna, osasun publikoa gainbeheran dago; hiru gai […]

Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu Elkar Fundazioak deitutako Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 15. edizioak. Lanak aurkezteko epea apirilaren 20ra arte egongo da zabalik. Borja Goitia solastatu da gurekin eta lehiaketaren xehetasunak ekarri dizkigu. Ipuin ilustratu, ilustrazioa ipuin bilakatu eta komikia edo bineta sortu beharko dute parte hartzaileek. Esti […]

2022an, 2 milioi pertsonak baino gehiagok gozatu zuten Azkuna Zentroaren zerbitzuez, eta parte-hartzearen errekorra hautsi zen. “Ahots bat Erausorentzat. Trans Garai Baterako Epilogoa” erakusketa Zentroaren historiako ikusiena izan zen, 27.000 bisitarekin eta, udan, 40.000 pertsona baino gehiago bildu ziren erakusketa-proposamenetara. Azkuna Zentroak 2023rako programazioa aurkezten du, 200 jarduera baino gehiagorekin […]