Medicusmundi Bizkaiak Indarkeria sinbolikoari eta sexu- eta genero-aniztasunari buruzko “Zeharkatzen gaituzten isiltasunak” jardunaldiak antolatu ditu. Maiatzaren 18an eta 19an, Bilboko La Bolsa udaltegian, LGTBIQ+ bizitzak zeharkatzen dituzten eguneroko indarkeria ikusezinak bihurtzen dituen isiltasuna hautsiko dute. Indarkeria sinboliko eta sotilak, nagusi den eredu heteronormatibo, etnozentriko eta neoliberalaren isla direnak. Bi egunez, […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Bilboko Udalak, datozen hilabeteotan, hiriko auzoetako kaleak kultur proposamen ireki, askotariko eta doakoez beteko ditu. Jarduera horiek egitearen asmoa da bilbotar guztiek eta Bizkaiko hiriburura hurbiltzen diren herritar guztiek kalean aisialdirik onena gozatu dezatela.Udaberri eta uda honetarako, Udalak 270 emanaldi baino gehiago programatu ditu kalean, 158 konpainia eta artistaren eskutik […]
Aranzadi zientzia elkarteak 1936ko gerran hildako 46 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu zituen joan den martxoan Begoñako hilerrian. Horietatik 42 orain arte desagertutakoenak ziren, erregistratu gabeko hildakoenak. Bost gudariak identifikatzeaz gain, senideekin harremanetan jartzea lortu du Gogora institutuak, eta horiek ere ekitaldian izan ziren. Aranzadi zientzia elkartekoek 2021eko urrian ekin zioten Begoñako […]
Gaurko zinema tartean, Carla Simon zinemagilearen bi pelikula ekarri dizkigu Ane Urkiolak. Carla Simon kataluniar zinema zuzendaria eta gidoilaria da. 2017an Estiu 1993 (2017), katalanez filmatua estreinatu zuen, Espainia Oscar sarietan ordezkatzeko, pelikula honek hainbat sari jaso zituen. Lehen hori izan dugu hizpide. Egun zinema aretoetan ikusgai dago ‘Alcarrás’ filma. […]
Aurten ere ospatuko da maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, eskubideen aldeko eta kolektibo horrek gaur egun aurre egin behar dion diskriminazioaren aurkako jardunen ardatz. Nabarmenak dira gai horri buruz egindako aurrerapenak, baina nabarmenak eta oso kezkagarriak azken hilabetean egondako erasoak. Mikel Oribe Bizigay elkarteko kidea izan dugu gurean. Erasoak, […]
Uztailaren 2an euskal herritarrak eta kataluniarrak Pirinioetako Bidea izeneko ekimenean parte hartzera deitu ditu Gure Eskuk. Bada, beroketa gisa, asteburu honetan lau gailur argiztatuko dituzte, tartean Ganekogorta.Gorbeia, Uzturre, Larreineta eta Ganekogorta mendiek distira egingo dute larunbat gauean, maiatzak 14. Inguruko herrietatik tontorrerantz abiatzeko hitzorduak egin dituzte 19:00etan. Amalur Alvarez izan […]
Larunbatean abiatuko da Elikabilbo jardunaldia. Elikabilbo eragile ezberdinen arteko elkarlanaren eta saretze lanaren ondorioz sortu den hiri mailako ekimena da. REAS, IPES, BIZILUR, EKOLOGISTAK MARTXAN eta LABORE elkarteek antolatu dute ekimena. Elikabilboren sustatzaileak Bilboko elikadura sistemarengatik kezkatuta daude. Azken bi urteetan bizi izandako pandemiak eta gaur egungo Ukrainako gatazkak agerian […]
Abusu ikastola ari da antolatzen, eta maiatzaren 29an ospatuko da, ‘Erro, harri, har’ leloarekin, Bilbon. Musika, dantza eta tailerrak izango dituzte. Guztira 4,2 kilometro eta lau gune izango ditu Bizkaiko ikastolen 40. jaiak. Seigarrenez egingo da Bilbon, eta hirugarrenez. Abusu ikastolak antolatuta. Atzo eman zituzten egunaren nondik norakoak. Ibilaldia beraz […]
Maiatzaren 13-14-15ean ERREKALDE HAZI ospatuko da, artearekiko eta kulturarekiko interesak batzen dituen errekaldeko elkarte, kolektibo eta norbanakoen jakinduria eta artearen jaia. Errekalde HAZI auzoko elkarte-errealitate sendoa eta kultura-aniztasuna kontuan hartuta, gure arte- eta bizitza-adierazpen guztiak aterako ditugu kalera, elkarlanean . Aluzeta zentro komunitarioaren ekimena da (Gazteleku Elkartearen proiektua), gure kultura […]
Errenta aitorpenean eragozpen fiskala egiteko hainbat eragilek informazio bulegoak jarri dituzte martxan . Maiatza eta ekaina bitartean egongo dira irekita bulegoak, informazioa zabaltzeko eta eragozpen fiskala egiten laguntzeko. Eragozpen fiskala egitea zera da: errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ), estatuarekin ekonomikoki kolaboratzeari uko egitea, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partiden finantzazioarekin (egitura militarrarekin, […]
