Sortzaileon artean aspalditiko kezka bati erantzuna emateko sortu da Lanartea, Euskararen langile profesionalen elkartea. Lanartearen helburuak honakoak dira: euskararen langile profesionalak kulturaren subjektu izanik, ekonomiaren subjektutzat ere hartzea, euskararen langileen estatusa lortzea eta haien eskubideak bermatzea, kotizazio sistema arrazional bat bultzatzea, eta euskaraz sortutako kulturaren legea lortzea. Gaur “Loreak belaunetan”, […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Solokoetxeko igogailuak bere zerbitzua eten egin du, 87 urtez lanean aritu ondoren. 1935eko ekainaren 22an inauguratutako igogailu honek, Begoñako eta Arangoitiko igogailuak bezala, esleipen baten bitartez funtzionatu izan du azken urteotan, eta orain jakin dugu enpresak bere zerbitzua etengo duela. Hori horrela, gaur goizean Bilboko Udalak Errondan egingo duen igogailu […]
Martxoan sortu zen Bizkaia Hari Gorria herri dinamika, efemeride baten testuinguruan. Izan ere, aurten 85 urte beteko dira Bizkaiko frontea erori zela. Ekainaren 18an izan zen eta hori gogora ekarriko dute larunbatean Ekitaldi nagusia egingo dute, Bilbon. Areatzatik abiatuta, egun osorako egitaraua prestatu dute, eta, ospakizunez gainera, aldarrikapen eguna ere […]
Ekainaren 10ean estreinatu zen Netflix plataforman “Intimidad” telesaila izan dugu hizpide Urtzi Urkizu Berriako kazetariarekin. Txintxua Films ekoiztetxe euskaldunaren eta Netflixen arteko elkarlana izan da. Itziar Ituño da telesaileko protagonista, Bilbon grabatu eta Bilbon gertatzen da. Emakumezko politikari batek maitalearekin dituen sexu harremanen bideo bat prentsara zabalduko da, eta hori […]
“Hiria irauli auzoa indartu” ekimenaren inguruan berba egingo dugu izan ere larunbaterako Portugaleteko sastraka gaztetxean egun osoko ekimena antolatu ditu ‘Erresistentzia migra’ lelopean. Migratuen eta arrazakeriaren aurkako kolektiboen ekimena, Espainiako Estatuan bizitzen ari diren milioi erdi pertsona baino gehiagoren erregularizazioa lortzeko. Kanpainaren helburua da 500 mila sinadura eramatea kongresura, atzerritarrentzako […]
Azken hilabeteotan entzun dugu Begoñako hilerri zaharrean egindako indusketetan orain arte Euskal Herrian aurkitutako gerra zibileko hobi komun handiena topatu dutela eta, berrikiago, bertan lurperatutako bost gudari identifikatu dituztela. Bada, erreportaje honetan ezkutatutako hobi hauek aurkitu diren indusketa lanak hurbiletik ezagutuko ditugu, Aranzadi Zientzia Elkarteko lantaldea zuzentzen ari den Anartz […]
Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak duela gutxi argitaratu ditu Soziolinguistika Klusterrak, eta emaitza horien azterketa izango da aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren muina. EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dituzte jardunaldiak, ekainaren 22an. Jardunaldian euskararen biziberritzean beharrezkoak diren gaien inguruan arituko dira, eta aktibistek, adituek eta erakunde arduradunek ondorioak eta […]
Gero eta gutxiago falta da Euskal Eskola Publikoaren jairako: ekainaren 5ean egingo dute, Bastidan 29. edizioa izango da aurtengoa, eta jada prest dute dena. Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak azpimarratu digun moduan. Ohikoa den bezala, festa eta aldarrikapena batu nahi dituzte jaialdian. Era berean, ikastetxe publikoaren eguneroko lanari balioa emateaz gain, […]
Kanterri ikastaroa aurkeztu digu gotzon Barandiaranek, Uztailaren 11n eta 12an Oiartzunen izango dena. Euskarazko kantagintza aztertu eta hura sustatzeko baliabideak eskaintzea du helburu. .Bi egunetan sei hizlari ariko dira estreinako aldian: Fermin Etxegoien idazle eta kazetaria, Anari Alberdi musikaria, Itxaro Borda idazlea, Ihintza Orbegozo musika kritikaria, Imanol Epelde musikari eta […]
Liherren laugarren lana dugu ‘Eta hutsa zen helmuga’, laugarrena sei urtetan. Kostata bada ere, aste honetan Bilbon zuzenean ikusteko aukera izango dugu, izan ere ostegunean Kafe Antzokian izango dira zuzenean, eta hutsa zen helmuga azken lan horretako kantuak zuzenean aurkezten. Iñigo Etxarri taldekidearekin berba egin dugu. Bilboko kontzertu azkenean iritsi […]
