Gazteolak hainbat tailer, udaleku eta ekintza prestatu ditu uda honetarako. Horren berri eman digu Unai Mendiburuk irratian. Ikasturtean bezala euskara hobetzeko aukera izango dute gazteak udako trinkoekin.  Uztaila eta Abuztuan zehar bestelako eskaintza izango da Gazteolan, robotika tailerra, multikirola, Stop motion, antzerkia edo sukaldaritza tailerrak. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220530_unai_gazteola.mp3 Deskargatu hemen.

Elhuyar Zientzia Azokak aurten 10 urte betetzen ditu, eta ekainaren 2tik 5era egingo da Bilboko Areatzan. Ostiralean Areatzatik zuzeneko saio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak. Gazteek STEAM proiektuak erakutsiko dituzte Areatzan jarritako etxoletan. Jaimetan, aldiz, ikerketa profesionala paratuko dute erakusgai. Mondragon Unibertsitatea, CFM-Polymat, Deustuko Unibertsitatea, BCMaterials, EHU ENEDI EHU […]

Bizkaiak murrizketarik gabe ekingo dio ekainaren 1ean hondartza denboraldiari. Aurten, berrikuntza gisa, bainu lagunduaren zerbitzua irailaren 30era arte luzatuko da. Gainera, hareatza batzuetan hondakinak trinkotzen dituzten zaborrontzi adimendunak jarriko dira. Guztira, 269 pertsona ariko dira Bizkaiko hondartzak zaintzen eta garbitzen. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220531_bizkaikohobndartzak.mp3 Deskargatu hemen.  

Uribarri auzoa lanean elkarteak auzo eguna antolatu du bihar Uribarrin. Bi urte dira Uribarri eguna antolatzen ez dutela eta udaberriarekin batera berreskuratu dute ekimena. Auzoan zehar ibilbide bat egingo antolatu dute  auzoko elkarteak ezagutzeko, herri bazkaria Eskoletako Kanpan eta, eguna amaitzeko, poteo musikatua. Olaiak kontatu digun bezala auzoko eragile ezberdinak […]

Asteburu honetan, ostiraletik igandera, jendez eta festa giroz beteko dira Zazpi kaleak. Zaharrean berri festak ospatuko dira.Auzo izaera aldarrikatu eta auzokideak elkarrekin antolatutako festak izango dira. Auzo alai, koloretsu eta bizia direla erakutsi dutela argi utzi du jai batzordeak. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220526_inaki_zaharrean_berri.mp3 Deskargatu hemen.

Greziako errefuxiatu esparruetan osasun laguntzarik eta elikadura duinik gabe bizi dira ehunka haur. Horietako asko oso zaurgarriak dira, osasun arazo larriak baitituzte. Migranteekin lanean ari diren elkarteek sarritan egin dute ohartarazpena, hala nola MSF Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak. Gobernuz kanpoko erakunde horrek emandako datuek ematen dute egoeraren neurria: 2020.urtean Moriako […]

Igandean  egingo da Bizkaiko Ikastolen Festa, Abusu ikastolak antolatuta. Lau kilometro eta beste horrenbeste gune izango ditu: Ikastolan, Ibaieder parkean, Oilarganen eta Montefuerten. Eremu horietako bi familientzako izango dira, eta beste bi egongo dira kontzertuetarako. Bestalde, nerabeentzako erronka ere prestatu dute. Zaloa Adatzek ekrri dizkigu Ibilaldiko erronkak. Urte osoko lanaren […]

“Euskara Aurrera” lelopean joan den larunbatean Donostian egin zen manifestazioko ordezkariek egitasmoaren inguruko balorazioa egin dute, eta, besteak beste, euskararen aldeko “herri olatu berri bat” eta euskararen lurralde osoan hizkuntza politika berriak behar direla nabarmendu dute. Gogorarazi dutenez, Euskara Aurrera egitasmoa aurkeztean adierazi zuten asmoa ez zela ekimena soilik beraiena […]

Euskal hedabideak hizpide izan ditugu gaur Libe Mimenzarekin. Elorriarra, kazetaria eta komunikazio arloko ikerlaria dugu Libe, Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea eta EHUko NOR Ikerketa Taldeko kidea ere bada. Homogeneizazio indarren aurrean eta egungo komunikazio paradigma arin eta azalekoen testuinguruan, euskal esfera komunikatiboak dituen ajeen eta erronken inguruan mintzatu gara. Zer […]

Maiatzaren 26an,Ostegunean  Arriaga antzokian izango da.”URKO HERRIKOI” Ikuskizun honetan, Urko eta Bilboko Udal Musika Banda agertoki berean izango dira, abeslariak kanta ezagunenak aurkezteko. Urko izan dugu gurean. Bilboko Udal Musika Bandak lagunduta, Jose R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean. Javier Perez de Azpeitia piano-jotzaile, musika-zuzendari eta Musikeneko piano-irakasleak eta Lerman Nieve kontrabaxu-jotzaileak ere […]