Gizartearen sentsibilizazioa lantzeko estrategia bat da Zurrumurruen Aurkako Sarea, arrazismoaren eta xenofobiaren prebentzioan lan egingo duena. Hainbat udal, erakunde publiko eta eragile sozialek bultzatu dute. Elkarte ugariren lana saretu eta praktika positiboak lantzeko, zurrumurrurikez.eus webgunea eta sare sozialak jarri dituzte martxan. Sareko kide Anaitze Agirre izan da gurean.   https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160505_anaitze_agiurre.mp3 […]

Rafa Ruedak disko baten gomendio egin digu, gaurkoan Javier Muguruzaren azken lanaz berba egin digu, Toneti anaiak deiturikoa. Abenduan plazaratu zuen, azken lanetan ohiko izan duen moduan oraingoan ere Mikel Azpirozen pianoaren melodiak lagun izan ditu, bere bakarkako ibilbidearen 14. lana da. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160505_rafarueda-jabiermuguruza_tonetianaiak.mp3 Deskargatu hemen

Leioako Umore azoka kale artisten plaza bilakatuko da maitzaren 19tik 22ra. XVII edizioak 21 estreinaldi ekarriko ditu, orotara 121 emanaldi lau egunetan zehar. Dantza, antzerkia, zirkua edo clown ikuskizunak osatuko dute progrmazioa. Bertako, estatuko eta nazioarteko taldeak parte hartuko dute. Azoka izaera izanik 200 profesionaletik gora egongo dira Leioan. Beste […]

Jaio aurretik sailkatu egiten gaituzte. Lehenego ekografietatik genitalak ikusi eta sailkatu egiten gaituzte. Zakila baduzu gizona zara  eta ez baduzu, emakumea. Genitalek markatzen dute gure generoa. Eta generoak, gure bizitza. Haur transexualen ingurua berba egin dugu Igor Erauzkin sexologoarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160503_igor_erauzkin_transexualitateaz.mp3 Deskargatu hemen

Ane Zabala bilbotar kazetari ezaguna Bilbo Hiria irratian hasi da lanean. Xabier Lauzurika eta Mieltxo Monforten ezusteko heriotza tristeak gure irratiaren lantaldea berritzera behartu gaitu ezinbestean eta Ane Zabalak, hein batean, hutsune hori betetzen lagunduko digu gaurgero. Ibaizabal magazinean, ongietorri ofiziala emateaz gain, entrebista bat egin diogu berari, gure entzuleek […]

Aste honetako ARGIA astekariak dakarrenari begira jarri gara Lander Arbelaitz erredaktorearekin. Hasteko, Donostia 2016 egitarau oparoaren barruan “Europa bat-batean” izeneko kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa interesgarria egin berria da. Europan oraindik ahozko bat-batekotasunari eusten dioten herrien ordezkariak izan dira bertan, Sardinia, Kurdistan eta Kataluniakoak, besteak beste. Argiako lagunek elkarrizketa bana egin […]

Bi sukaldari gaztek —Javi Riverok eta Imanol Zubelzuk— sukaldaritzan lehen urratsak eman nahi dituztenentzat webgune ezin interesgarriagoa sortu dute. Pagotxa izena eman diote beren proiektuari eta bertan, eurek esaten dutenez, “habia utzi berria duten txoriei” sukaldean ondo moldatzen laguntzen diete. Oinarrizko errezeta errazak proposatzen dituzte, euskara jatorrean pausoz pauso azalduta […]

Euskara, euskañola eta hizkuntza baltikoak hizpide izan ditugu Hanna Lantto hizkuntzalariarekin. Finlandiarra da Hanna, baina Bilbo ondo ezagutzen du eta euskalduna ere bada, beste zortzi bat hizkuntzaren artean gurea ere ezagutzen duelako. Iaz Helsinkiko unibertsitatean aurkeztutako doktorego tesiaren gaia euskal hiztunen artean egiten diren euskararen eta erdararen arteko kode aldaketak, […]