Uztailaren 1ean “Sukalki eguna, Mungiako zaporea” dokumentala estreinatuko da Mungian. “1964. urtean Mungiako lagun talde batek “Sukalki Eguna” lehiaketa gastronomikoa sortzen du, frankismoaren kontrol zorrotza saihestu eta herria jai-giroan batzeko asmoz.” Asier Abio dokumentalaren zuzendariarekin berba egin dugu.
Aritz Galarraga kazetariak azterketa bikaina egin digu joan den astean Espainiako Gorteetarako hauteskundeek Katalunian izan dituzten emaitzez. Laburpen gisa, esan liteke, PP eta Ezquerra ez, beste alderdi guztiak berdintsu gelditu direla, datuak abenduaren 20ko emaitzekin alderatuz gero. PPk gora egin du eserleku kopuruan, Espainiako emaitzek horretaraturik, seguru asko. Bestalde, alderdi […]